Docutec Card

Intsusa ukendua nola egin

Sendabelar ezagun honek azaleko arazo asko zaintzen ditu. Ukendua nola egin behar den azaltzen digu adituak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

 

285610

Elkarrizketatua. Egun on, bai, denoi.

Kazetaria. Bueno, lehengo astean intsusarekin egindako ukenduaren errezeta…

Elkarrizketatua. Bai.

Kazetaria. …eman ezinda geratu ginen. Denerako denbora ezinean…

Elkarrizketatua. Bai.

Kazetaria. Eta igual horixe eman beharko genuke lehenik, ala…

Elkarrizketatua. Bale. Bale. Oso ondo.

Kazetaria. Berbena belarraren inguruan hitz egin aurretik. Bestela kargu hartuko baitigute. Promesa egin baikenien entzuleei lehendabizi hori egingo genuela eta…

Elkarrizketatua. Oso ondo. Oso ondo.

Kazetaria. Tarteka-tarteka hitza betetzea ere ez dago gaizki.

Elkarrizketatua. Ez. Ez. Ez. Bueno ba…

Kazetaria. Esaiguzu. (esan iezaguzu)

Elkarrizketatua. Horrela hasiko gara. Ukendu bat, egingo duguna edo egiteko bidea daukaguna. Izango da batez ere larruko arazoentzat: erredurak, ospela, zauriak, ekzemak, psoriasiak. Baita ere gero umeek hankarteak eta egosita izaten dituzte, hankarteak, baita ere zaldarrak, erlakirtendako (erlakirtenentzako)… baita ere batzuetan pertsonak, umeak eta jausi eta arrastaka joaten dira, orduan larrua urratua gelditzen zaie. Eta baita ere, bestaldetik, gaixorik dauden pertsonak, mugitu gabe denbora asko eta orduan zauriak irteten zaizkie. Orduan zer egingo dugu? Zer behar dugu?

Alde batetik behar dugu, litro 1 olio. Izan daiteke bai oliba edo almendra (arbendol), beti begetala. Gero 200 gramo argizuri, argizeria, (argizari). Beste aldetik, hartuko ditugu landare hauek. Intsusa, lehengoan aitatu genuena, intsusaren azala ondo zatituta, 40 gramo. Gero berbena, gaur aitatuko duguna, baita ere, 20 gramo. Kalendula (ilena), lehen hitz egin genuen beste batean, 20 gramo baita ere. Eta gero Llantero zain-belarra, 20 gramo. Honek, gramo horiek batez bestera datoz, bost bat cucharada sopera (zopa-koilarakada)dira.

Orduan lehenengo egingo duguna da, argizaria ontzi batean ipini eta…

Kazetaria. Bai.

Elkarrizketatua. … sutan. Eta hori urtu. Hori urtzen denean, bota olioa, eta olioa pixka bat berotzen hasten denean, orduan bota landare hauek denak; dena nahasi bertan, buelta batzuk eman, pixka bat nahastu dadin. Eta gero ordubete eduki irakiten, baina irakiten egon behar du suabe-suabe, ez dadin kolpera dena, baizik eta zukua eta bere zera dena etara (atera) , etara, etaratzeko (ateratzeko).

Orduan, ordubete egon ondoren, itzali eta kendu sutatik. Eta hori eduki gau guztia. O sea, (Hots) egun batean ematen badugu, gau guztian hor eduki, eta hurrengo goizean berotu egingo dugu. Berotu zergatik? Ba ja iragazi eta pasatu beharko dugulako ontzi batzuetara, e! Orduan ba zikinik eta ez dadin pasatu, ipini zapi bat edo zerbait…

Kazetaria. Baina berotu, irakin, irakin gabe…

Elkarrizketatua. Ez. Ez.

Kazetaria. Hainbesteraino gabe.

Elkarrizketatua. Ez. Ez. Ez. Bakarrik berotu da, komeni da biguntzeko eta pasatzeko ontzietara. Orduan horixe izango litzateke sendagai hori. Eta bueno, horrek irauten du urtebete, bi urte, ondo.

Kazetaria. Eta gero hori eman.

Elkarrizketatua. Bai. Bai. Bai. Bai. Erabilpen (erabilera)…

Kazetaria. Erredura edo…

Elkarrizketatua. Bai. Bai.

Kazetaria. …dugun zonalde horretan eman.

Elkarrizketatua. Bai. Egiten duena… Ikusiko du zelako ona den. Guk beti, nik askotan egiten dut. Guri amak erakutsi zigun, eta etxeko botika esaten genion. Bai.

Kazetaria. Um.

Elkarrizketatua. Hau Euskal Herrian oso zabalduta…

Kazetaria. Eta gero erabiltzeko, abusatu gabe, egunean behin…

Elkarrizketatua. Ez. Ez dauka, ez dauka, ez dauka efektua. Erabil daiteke hainbat bider, ez dauko (dauka) horrek… Behin eta bi, egunean zehar…

Kazetaria. Zikindu egingo duela pixka bat. Hori bai.

Elkarrizketatua. Hori bai, hori bai. Hori bai. Beti zikintzeko bidea badago, baina bueno ikusten badugu ondoren bat ona daukala ba…

Kazetaria. Bai. Bai. Bai.

Elkarrizketatua. Hori da.

Kazetaria. Bakarrik begiratu egin behar nola eman eta noiz, eta listo.

Elkarrizketatua. Hori da. Hori da pixka bat. Kontuan eduki arroparik ez zikintzeko eta…

Kazetaria. Hori da.

Elkarrizketatua. Beti komeni izaten da ez tapatzea, baina bueno, segun zein tokitan dagoen, ba esate baterako, umeei eta hankartean eman behar bazaie ba komeniko da emotea (ematea) eta gero ba zerbait ipini. Ezingo dute airean eduki… ume hori hozteko bide bat, ez?

Kazetaria. Bueno.

 

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jan 19, 2006
Number: 285610
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 0:03:37
Number of visits: 7880