Docutec Card

Debako autoestopista

Irrati-nobela honetan beldurrezko istoria bat kontatzen digute. Auto gidariak autoestopista bat jasoko du, hau aurrerago leku horretan hildako bat da.

Egilea: Harkaitz Cano
Musika: Jean Louis Argus
Zuzendaria:  Olatz Beobide
Aktoreak:
Bulegoko gizona: 
Martin Mendizabal
Gidaria: 
Xabier Alkiza.
Neska: 
Miren Aranburu.
Gasolindegikoa: 
Kepa Gallego
Ertzaina:  Mañu Elizondo

 

HOTZIKARAK bilduma osoa

Transcription:[+] Transcription:[-]

(Telefono-hotsa)

 

Bulegoko gizona: Hara. Eta gu gau lasaia izango zelakoan. Nori okurrituko ote zitzaioan gaur gauean hiltzea? Bai? Bai, funeraria etxea da. Aja! Lekeition? Ez. Ez dago inolako arazorik. Oraintxe bertan bidaliko dugu gure autorik onena. Bai andereño, ulertzen dut.
Gidaria: Autorik onena? Bakarra zaukaagu eta.
Bulegoko gizona: Ismael, hartu autoa eta Lekeitiora. Bihotzeko atake bat. Gure aukera izan zitekek aspaldiko partez.
Gidaria: Izorratu beharra zagok. Autopistatik joango nauk, e?
Bulegoko gizona: Ezta pentsatu ere, kostako errepidetik. Ordu honetan ez zebilek inor, eta ez autoestopistekin entretenitu, entzun?
Gidaria: Horiek aspaldiko kontuak dituk.
Bulegoko gizona:   Ondoegi ezagutzen haut. Lehendik ere nahiko arazo eman dizkidak.
Irratia:  Euskadi Gaztea entzuten ari zara. 10 minutu baino ez dira falta gau-erdirako. Kontuz errepidean, haize-bolada handiak espero dira kostako errepidean.
Gidaria: Kaka zaharra! Horixe bakarrik behar nian, haizea. Traste zahar honek igual utziko naik errepidean botata...

 

(gurpil-hotsa, ate-hotsa)

Gidaria: Hi, morroi, bota iezazkiok bi mila, diesela duk.
Gasolindegikoa: Kargatuta doa limousine-a?
Gidaria: Heu arduratu hadi depositua kargatzeaz! Hauek dena jakin nahi!
Gasolindegikoa: Kostako bidetik jarraitzea pentsatzen al duzu?
Gidaria: Bai, zer ba?
Gasolindegikoa: Umm, gaur autopista hartuko nuke. Oso gauza bitxiak geratzen ari dira azken aldi honetan. Ez al dituzu egunkariak irakurri?
Irratia: Kostako errepide itxita dago elur-jauziak direla medio, Debara heldu baino pixka bat lehenago.
Gidaria: Debara heldu baino lehenago. Nola zitekek? Oraintxe pasa nauk eta. Honelaxe ematen ditik berriak irratiko jende honek. Hara. Hor harrapakina. Ilegorria duk gainera. Hau duk hirea Ismael, atzeko partea kargatzeko aproposa...

(gurpil-hotsa)

Gidaria: Nora zoaz, panpoxa?
Neska: Ondarroara.
Gidaria: Bingo: zortea izan duzu. Lekeitiora noa ni.
Neska: Hau emozioa!
Gidaria: Ez zinen sekula hileta-auto batean ibili, e?
Neska: Aurreko partean ez behintzat.
Gidaria: Nola?
Neska: Beteta doa zerraldoa?
Gidaria: Eta dale: atera naizenetik ez didate besterik galdetu. Ba ez. Hutsik doa, baina denbora gutxirako.
Neska: Ordubete neraman zain, etsitzen hasia nintzen.
Gidaria: Gaur egun oso jende arraroa ibiltzen da errepideetan. Zortea izan duzu.
Neska: Hileta-auto batean ibiltzeari zortea esaten badiozu?
Gidaria: Haize honekin ez duzu lekurik onena aukeratu auto-stop egiteko. Bihurgune hori arriskutsua da.
Neska: Niri esango didazu, istripua izan genuen hor duela bost urte.
Gidaria: Benetan?
Neska: Bai horixe, egundoko lur-jauzia. Gurasoak galdu nituen. Egunkarietan azaldu zen. Ez zara oroitzen?
Gidaria: Gogorra izango zen, ezta?
Neska: Musika pixka bat jar dezaket?
Gidaria: Faborez. Jarri nahi duzuna.
Neska: Hara, requiema daukazu eta, hauxe jarriko dut. Asko animatzen nau Mozartek.
Gidaria: Requiemak ere bai?

(gurpil zulatuaren hotsa)

Gidaria/neska: aaaaah!
Neska: Zer gertatu da?
Gidaria: Gurpil bat lehertu dela uste dut. Ederki lehertu ere. Indiskrezioa ez bada, zer egiten zenuen istripua izandako lekuan? Horrelako lekuetara ez itzultzea izaten da normalena.
Neska:  Askotan etortzen naiz loreak uztera. Bitxiloreak.
Gidaria: Ja, bitxiloreak, e? Pasa iezadazu ordezko gurpila, mesedez.
Neska: Non dago?
Gidaria:  Zerraldoaren azpian.

(zerraldo-hotsa)

Gidaria: Ez ireki. Azpian esan dut. Ez zerraldo barruan.
Neska: Barkatu. Ez dago horrela jarri beharrik... Ez didazu sinetsiko, baina une batez beldurtu egin nauzu.
Gidaria: Ze, ez esan ikaratu egin zaitudanik. Aizu, aizu, ez naiz serie alkiler bat, "Azken Arnasa" hileta-etxe serioa da.
Neska:  "Azken Arnasa?", honela izena du hileta-etxeak?
Gidaria: "Azken Arnasa S.A."
Neska: Izen horrekin ez duzue lan gehiegi izango, ezta?
Gidaria: Ba, comme ci comme ça, boladak izaten ditugu.
Neska: Zer dira argi horiek?
Gidaria: Hara, horixe besterik ez genuen orain behar, Ertzaintzaren kontrola.
Neska: Ze, autoaren paperekin arazoak?
Gidaria:  Ez. Ez da hori buruan neukana.  
Ertzaina:  Gabon jauna. 
Gidaria: Gabon, bai. Arazoren bat?
Ertzaina: Lur-jauzi batek autoa harrapatu du. Ezingo duzu Debara heldu. Buelta eman beharko duzu.
Gidaria: Ezingo dudala Debara heldu? Handik pasa berri naiz eta. Bertan jaso dut hau.
Ertzaina: Nor? Istripuan hildakoetako bat? Lau izan direla esan digute lankideek. Ondarrutarrak, ezta?
Gidaria: Ez. Ez. Atzealdeko zerraldoa hutsik daukat. Lekeitiora noa han bihotzak jotako baten bila. Neskatila honetaz ari nintzen?
Ertzaina: Ze, ze neskatila baina? 
Gidaria: Izenik ez diot galdetu... Ze izen du...? Baina demonio beltza, nora joan da?
Ertzaina: Aizu, barkatu, baina hileta-auto bat edanda eramateak oso inpresio txarra egiten du. Txomin! Alkoholemia egingo diogu honi!
Gidaria: Baina...
Ertzaina: Tira, atera autotik mesedez!

(ate-hotsa)

Ertzaina: Lehendabizi, ireki atzeko atea!
Gidaria: Beharrezkoa da?
Ertzaina: Bestela ez nizun eskatuko.
Gidaria: Zerraldoa ere irekitzea nahi duzu?
Ertzaina: Hutsik zegoela esan duzu?
Gidaria:  Bai.
Ertzaina: Tira, tira, ikus dezagun! Eta whisky-botila hauek?
Gidaria: Ez da whiskya jauna, bourbon-a da; larrialdietarako gordetzen ditut.
Ertzaina: Jakina! Bezeroren bat egarriak joko balu ere, ba...
Gidaria: Joan zaitezke, negatibo eman duzu; jakina ba!  Ze uste zitean hauek? Nora arraio joan ote duk ilegorria? Ai Ismael, zahartzen ari haiz, zahartzen!

(balazta-hotsa)

Gidaria: Jainkoarren, baina ze izan duk hori? Eh, aizue, nora zoazte? A ze bikote xelebrea. Nondik atera dituk? Demonio beltza.
Gasolindegikoa: Kontxo, kontxo, hara zein datorren hor? Gasolina bukatu zaizu, ala solomo-puskaren baten bila. Orain Penthouse, Private, Pirelliren egutegia?
Gidaria: Bikote bat harrapatu diat ia errepidean. Baina nori bururatzen zaiok ordu honetan hor zehar ibiltzea.
Gasolindegikoa: Zer ziren? Koadrodun jakaz jantzitako ilezuri bat, eta txorimalo aurpegia duen emakume edadetu bat, ezta?
Gidaria:  Baina ezagutzen dituzu?
Gasolindegikoa: Karlos eta Karla izango dira, como hay Dios.
Gidaria: Karlos eta Karla?
Gasolindegikoa: Debako istripuko bi.
Gidaria: Nola?
Gasolindegikoa: Desgrazia latza. Familia osoa: gurasoak, eta alaba.
Gidaria: Baina ze...
Gasolindegikoa: Esan dizut autopistatik joateko. Fantasma asko ibiltzen da hemen, kostaldean.
Gidaria: Tira, tira, banoak: gasolindegi honek klaustrofobia ematen zidak.
Gasolindegikoa: Egin kasu motel, hartu autopista. Ah, kanpotar hauek dena dakitela uste dute.

(txilin-hotsa)

Gidaria: Lekeitiora iritsi behar diat ba, kosta ala kosta. Baina zer da, Ertzaintzaren kontrola berriro?
Neska:  Oso setatiak dira...
Gidaria: Baina zer arraio...? Zer egiten duzu zuk hor?
Neska:  Atzean ezkutatuta nengoen.
Gidaria: Nola sartu zara, nondik, no...?
Neska: Oso erosoa da zerraldo hori eh; eta eraso nuklear bat jasateko adina whisky daukazu.
Gidaria: Baina ze, ze...
Neska: Kontuz, bihurgunea!

(istripu-hotsa)

Neska: Ez.
Gidaria:   Ez. Ez!!!
Mamua: Gidatu behar baduzu, ez edan whiskya, edan bourbona. Whiskya ez, bourbona. Ja, ja, ja, ja.....

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 15, 2002
Number: 27270
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 0:09:36
Number of visits: 5124