Docutec Card

Gasteizko parrandazale zorrotzak

Gasteizko gaueko giroa eta taberna ezagun batzuen deskribapena.

Edurne Begiristain

 Gasteizko gau giroaz hitz egiterakoan, hainbat inguruz mintzatu beharra dago. Baina bada kale bat adin eta estilo guztietako gasteiztarren bilduleku. Alde Zaharreko Aiztogi(e kaleaz ari gara (Kutxi bezala ezagutzen dena). Gasteizko Alde Zaharreko kale guztiak bezalaxe, Kutxi oso kale luzea da eta bertan mota askotako tabernak aurki daitezke.

Bai, denetarik dago Kutxin: lasai-lasai egoteko tabernak, dantza egiteko giro egokia eskaintzen dutenak, pintxo gozoak dituztenak, mutiletan edo nesketan egitekoak... Izan ere, kale Luzea da Kutxi, batez ere parranda gauetan. Orduan, oso Luzea da, amaigabea ia-ia...


Áiztogile kalean sartzean aurkitzen dugun lehen tabernetako bat "El 7" da. Futbolzaleen taberna dela esan daiteke, Alavesek partiduren bat jokatzen duenean jendez gainezka egoten baita, telebista erraldoian Gloriosoa animatzeko prest. Bide batez, bizkaitarrak, gipuzkoarrak eta nafarrak babazorroak animatzera etor daitezen gonbidatu beharko ditugu, bera baita Euskal Herrian baloiari ostikadak behar bezala ematen dakien talde bakarra... Futbola dela eta ez dela, "El 7" tabernara itzuLiko gara eta pintxo eta ogitarteko goxoenetarikoak saltzen dituela esango dizuegu. Pintxoak jaten jarraitu nahi izanez gero, aurrerago Uxarte aurkituko dugu, agian Kutxiko tabernarik txikiena da, eta askok ez dugu oraindik ulertu nola demontre sartzen den tabernari potoloa barraren atzean... Baina, tira!

Xabier tabernan ez dugu pintxorik topatuko, baina bai, ordea, giro atsegina eta musika ona. Gasteizko unibertsitarioen ostegunetan ikaslez betetzen da taberna, eta goizeko ordu txikiak arte norberak gustuko duen musika entzun dezake. Izan ere, tabernariak bezeroen nahiak asetzen saiatzen dira beti (musikarekin lotutako nahiak, noski). Pixka bat aurrerago beste taberna bat dago, Txapeldun, asteburuetan beti gaztez eta ez hain gaztez beterik. Denetariko musika entzun daiteke bertan, Betagarriren azkena eta Camilo Sextoren "Ya no puedo más ospetsua, adibidez. Ohikoa da "Chiquitita abesti polita edota "Libertad" manipula tutako kantua behin baino gehiagotan jartzea eta jende guztia abesten eta dantzatzen hastea. Txapeldun utzi eta kantoian gora Parral taberna aurkituko dugu, nesketan edo mutiletan egiteko tabernarik aproposena ziurrenik. Astean zehar tabernaz gain, jatetxe begetarianoa du eta asteburuetan dantzaLeku alternatibo biLakatzen da. Kantoian behera La Riojana dago, afaltzeko tokirik ezagunena. Benetan zaila izaten da bertan mahairen bat libre aurkitzea urdaiazpiko eta gazta goxoak dastatu ahal izateko. Iruñan ez da halako arazorik izaten. Ez du bestelako ezaugarririk, baina adin guztietako jendea elkartu ohi da bertan, batik bat 30 urtetik gorakoak. Zergatik? Auskalo!

Txapelarrik, duela gutxi jabeez aldatu bada ere, betiko martxa eta giroa izaten jarraitzen du. Hala ere, kale amaieran dagoeLako edo, lasaiago egoteko aukera dago bertan, eskertzekoa askotan. KaLea bukatzeko bi taberna oso berezi aurkituko ditugu, bata duela gutxi irekitakoa: Hala Bedi. Izen bereko irrati libreko langileek zabaldu dute eta arrakasta itzeLa lortu du epe laburrean. Irratiarekin harremana dutenek bertan tragoxkaren bat hartzeko ohitura dute, eta gainontzekoek, baita ere. Bestalde, Xurrut taberna aipatu behar da. Toki txikia, iluna eta zaratatsua da, jendez gainezka izaten da beti, gehienbat goizeko bostetatik aurrera. Ordu horretan Xurrutera doazenek Mikel Laboa, Silvio Rodriguez, La Polla edota Barricadaren abestiak kale osoak entzuteko moduan kantatu ohi dituzte.

Hemen amaitu da gure ibilbidea. Jakina, zenbait tabernatan ez gara sartu, ez baita batere gomendagarria artikulurako informazioa sekulako aitzurrarekin biltzea. Baina Aiztogile kaleko gainerako tabernak eta Gasteizko beste taberna batzuk hurrengo baterako utziko ditugu. Gorputzak eskertu egingo digu, ezta?

HALA BEDI: ESAN ETA EDAN

Alde Zaharreko Kutxi katean ireki berri duten taberna dugu Hala Bedi. Ez da ohiko taberna, baina ez besteak baino arraroagoa delako; ezberdin, benetan ezberdin egiten dutena haren'sustraiak" dira. Izan ere, Gasteizko Hala Bedi irrati Libreak emandako fruituetatik jalo zen duela zenbait hilabete taberna hau. Irratian jartzen duten musika ona entzuteaz gain, bestelako berezitasunik ere badu: krep goxoak jateko aukera, esaterako.

Ziurrenik Alde Zaharreko tabernarik ezagunetakoa da Parral. Ireki zutenetik, gazte askoren bilgune bihurtu da, bertan Lagunekin elkartu eta hizketan denbora Luzez egon daitekeelako. Gainera, lan egunetan bi eskaintza oso berezi daude Parralen. Batetik, astelehenetatik ostiralera jatetxe begetarianoa dute, eta bestetik, asteartero astearte musikalak antolatzen dituzte, bertako edota kanpoko kantarien eta musika taLdeen kontzertuekin. Horrez gain, artearekin eta kulturarekin lotutako bestelako ekitaldiak ere izaten dira.

"Kutxi kultur mugimenduaren gunea da"

Zure ustez, zer moduzko giroa dago Gasteizen? Gasteizen mota guztietako giroak daude, eta Alde Zaharrean bertan ere giro nahiko ezberdinak daude. Aiztogile kalea hiriko gizarte eta kultur mugimenduaren gunea dela esango nuke.

Tabernaria izaki, asteburuetan irtetea falta izaten al duzu?

Barraren bestaldean horrenbeste jende ikusten duzunez, martxa gogoa kentzen zaizu. Hala ere, falta dudana ez da edatea eta hori guztia, beste gauza batzuk egiteko astia izatea baizik.

Hala ere, jende asko ezagutzeko aukera ema-ten dizu tabernak, ezta?

Bal, jende asko ezagutzen duzu, baina batzuk denborarekin desagertzen dira eta ez dituzu berriro ikusten, berriak ezagutzen dituzu... Eta nik, berriz, leku berean jarraitzen dut, bizitza aurrera doala ikusten.


 
 

Comments
Login for comment

B2
Feb 1, 2001
Number: 26325
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 879