Docutec Card

Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna


Martxoaren 8a Emakumeen Eguna da, baina ez da ospakizunaren hasieratik horrela izan. Ia 150 urte dituen istorio baten bidez, gaur egun egiten diren emakumearen egunera helduko gara.

1857. urtean, New Yorken, emakume batzuk matxinatu egin ziren ehungintza lantegi batean, emakumeen eta gizonen artean berdintasuna nahi zutelako. Azkenean, fabrika hori erre eta bertan zeuden emakumeak hil egin zituzten. Hala, 1908. urteko maiatzaren 3an, Chicagoko alkandora lantegi batean, emakume sozialistek ospakizun bat egin zuten Women's Day izenez ezaguna, New Yorkeko lantegi hartan gertatutakoa kontuan izanik. 1909-1910. urteetan, greba luze bat antolatu zuten, emakumeak protagonistak izanik.

Europako zati handi batean, lehenengo Emakumearen Nazioarteko Eguna 1911, ospatu zen, baina gaur egun egiten dugun baino hamaika egun geroago, martxoaren 19an. Martxoaren 8koa erabat sendotzeko, 1914a arte itxaron behar izan zen. Hala ere, egun hori boto eskubidea lortzeko ezarri zuten, eta ez, urte luzeetan uste izan dugun moduan, lantegietako grebak zirela eta.

Egun horrek hainbat gorabehera izan zituen, eta Estatu espainiarrean 1977. urtean berreskuratu zen Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna, Franco hil ondoren.

Ordutik hona, hainbat gorabehera eta norberaren hausnarketak hausnarketa, argi dago gauzak aldatzen joan direla. Etorkizunari begira, batek daki, baina 1857an New Yorken egindako matxinada horrek izan ditu bere oihartzun eta ondorioak, edozein moduz, hauxe bera eskatzeko, historian eginiko lehena izan ez zen arren.

 

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 7, 2005
Number: 239271
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2743