Docutec Card

Ogia, egunerokoa

2001. urtetik, urriaren 6an Ogiaren Munduko Eguna ospatzen hasi ziren okinak. Egun berezi honen ideia eta azken helburuaz galdetuta, ogiaren beraren garrantzia azpimarratu digute langintza honetan dihardutenek.

HABE.- Hasteko, esaiguzu Joxe: zuen okindegian bertan egiten duzue ogia. Beste hainbat tokitan, berriz, saldu besterik ez. Zein alde dago egin eta saltzetik saltze hutsera?

JOXE DORRONSORO.- Aldea hauxe da: egiten den tokitik bero-beroa, egin berria hartzen du bezeroak, eta saltzen duten tokitik bakarrik prestatu eta hara eramaterako ogia hoztu egiten da, zahartu, zeren eta ogia denbora gutxian zahartzen joaten da. Ordu batzuk nahikoa ditu zahartzen joateko, hor dago aldea.

 

HABE.- Zure bezeroak ikusita, zer esango zenuke, euskaldunak nahiko apetatsu edo bereziak garela ogiarekin ala berdin zaigula zein ogi jaten dugun?

J. D.- Ez, ez, jendeak gero eta kalitate handiagoa bilatzen du eta saiatzen da ogi ona jaten, prezio berean zenbat eta azala meheagoa izan eta... nahiago dugu ogi ona jan.


HABE.- Zeren arabera da ogi bat ona ala txarra? Zuk zer esango zenuke?

J. D.- Zerikusi handia dute osagaiek. Kalitatezkoak behar dute izan, hasteko. Gero, lantokia ondo prestatuta egotea, mimo handiz lana egitea, gustuz, alegia. Hori sukaldean bezala da, zenbat eta gogo handiagoa jarri edo gehiago saiatu, goxoagoa ateratzen da. Eta beste kontu bat zakarrak azaltzea irinean. Eguraldiak ere asko esan nahi du, hego-haizeak, hezetasunak eta. Asko zaindu behar dira gauza horiek.


HABE.- Non eta nola gorde behar da ogia ahalik eta ondoen mantentzeko?

J. D.- Gauza ezberdinek dute eragina horretan. Adibidez, hego-haizeko garaietan kaxoi batean, haizeak ogia ez dezala jo, haizeak ogia lehortzen baitu eta hezetasun handia badago, orduan, haize pixka batek jotzea komeni izaten zaio, hark eusten dio eta. Bestela, bigun-biguna geratzen da, txiklea bezala.

 

HABE.- Eta zer egin behar da ogia izozgailuan sartzerako, bere horretan sartu behar da, zerbaiten barruan?

J. D.- Konturik garrantzizkoena da egin berria sartu behar dela. Izozgailuan sartzekotan, produktu ona sartu behar baita. Zapi batean edo bilduta baldin badago, berriz, hobeto.

 

HABE.- Zertarako erabiltzen da ogi zaharra?

J. D.- Ogi birrindua, adibidez, hortik ateratzen da, guk mordoxka bat egiten dugu eta soberan dagoen ogi zaharra, aldiz, baserritarrei ematen diegu, ganaduari emateko. Dena aprobetxatzen da.


 
HABE.- Orain kontu praktiko bat. Nola kalkulatzen da zenbat ogi behar diren asko garenean? Ba al duzu zuk arau edo erregelaren bat?

J. D.- Niri jendea etortzen zaidanean 'aizu, hainbeste lagun gara eta zenbat ogi?', nik tamaina ematen diot gutxi gorabehera, 80 zentimo balio duen ogia kalkulatzen dut hirurentzat eta sagardotegira eta asko eramaten dira 70 zentimokoak eta hori kalkulatuta daukagu bat bi pertsonarentzat.


HABE.- Datuen arabera, gero eta ogi gutxiago jaten omen dugu. Zer iruditzen zaizu zuri, gizentzeko beldurrez edo jaten dugula ogi gutxiago?

J. D.- Ez zait iruditzen gizentzeko beldurrez gaudelako gertatu denik. Nik uste dut ohiturak aldatu egin direla eta haurrei ez zaiela ogia jaten erakutsi. Askotan mahai gainean zenbait tokitan begiratu eta batere ogirik gabe jaten ari dira. Eta zergatik? Ez zaielako jartzen eta ez zaielako erakusten.

Interesatzen zaizu

  • Ogia, Martin Txikik basajaunei garia lapurtu zienekoa

    Ogia, Martin Txikik basajaunei garia lapurtu zienekoa

    Ameriketatik Gonzalo Perkaiztegi hernaniarrak artoa ekarri zuen arte gurean artatxikia zen nagusi.

    Ogia, Martin Txikik basajaunei garia lapurtu zienekoa
  • Ogia

    Ogia

    Ogia gure kulturako janaririk garrantzitsuena da. Kontsumoa behera eta prezioak gora doazen arren, oraindik ere ez du galdu bere lekua gure artean.

    Ogia
  • HABE Aldizkaria - 329 alea

    HABE Aldizkaria - 329 alea

    HABE Aldizkaria - 329 alea AURKIBIDEA 4 ZURE TXOKOA 6 GAURGERO MOTZEAN 7 GAURGERO • Dunea birsortzen dihardue Laidan • Outsider sindromea • Ogia, egunerokoa 15 INTERESGUNEA Kirola: herriaren opioa 23 HAMAIKA TRIKIMAILU Iñaki Piñuel y Zabala 24 ELKARRIZKETA Mikel Pradera: “Ordenadore portatila txirrindulari danon ezinbesteko tresna bihurtu da” 27 BIZILEGE APARTAK Leni Riefenstahl 28 IPUINA Ordenagailu zoragarria 30 ZINEA Estadioko jainkoak 32 KULTURONTZIA • Argitalpen berriak • Bilboko Guggenheim museoak 5 urte 36 SALTSAN Sasoi ona ez galtzeko 37 DENBORA-PASAK 41 IKASLEAREN KOADERNOA   Eranskina: Maggie, indazu kamamila

    HABE Aldizkaria - 329 alea
  • Kerman okindegian

    Kerman okindegian

    Kerman okindegira joan da ogi bila. Ogi aukera handia eskaini dio dendariak. Egoera: Kerman musika-eskolara joan da eta bertako musikari batekin elkartu da Hizkuntza: Gramatika: Bereizi ASKO eta HANDIA. "Ospatu" aditzaren erabilera okerrak. Funtzioa: informazioa eskuratzeko asmoz norbaiti edo zerbaiti buruz galdetzea. Lexikoa: musika-tresnen izenak.

    Kerman okindegian
  • Hau gauza, ogia!

    Hau gauza, ogia!

    Geure kulturan eta elikaduran ogiak adinako garrantzia izan duen jakirik ez dago. Hala ere, ogiaren kontsumoa behera doala diote adituek. Consumer aldizkarian erreportajea egin dute ogiaren ingurua.

    Hau gauza, ogia!
 
 

Comments
Login for comment

Oct 1, 2002
Number: 108669
Source:
Number of visits: 2234