Kerman eta Aitziber lagunen ezkontzara gonbidatuta daude, eta dena prestatzen ari dira. Egiturak: - Ez jarri -a gaztelaniazko femeninoak adierazteko: *oso erromantika zara / oso erromantikoa zara. - Harridurazko esaldiak.
Kerman ezezagun baten ondoan eseri da, eta gutxien espero zuena gertatu zaio. Egiturak: - Ez nahastu ez dago zer eginik, ez dago ezer egitekorik eta ez dago ezer egiterik . - Gonbidatu, mehatxatu, harrapatu eta jo aditzak nor-nork sailekoak dira.
Aitziber egunkaria irakurtzen ari da, eta hori Kirmeni beste garai bateko kontua iruditzen zaio. Egiturak: - Zertaz: *politikoetaz / politikoez. - Eraman aditzaren gehiegizko erabilera.
Kermanek eraztuna erosi du ezkondu egingo den lagun bati oparitzeko, baina eraztuna ez da edozein eraztun. Egiturak: - Gabe eta barik beti partitiboarekin edo nor mugagabearekin: ke gabe / kerik gabe. - Agintera adierazten duten perpaus osagarriekin -t(z)eko erabili behar da: *kontuz ibiltzea esan diote / kontuz ibiltzeko esan diote.
Kerman Camilerekin paseatzen ari da baina ez da arretaz ari eta Camile urduri jartzen ari da. Zer du buruan Kermanek? Agian, esperimenturen bat?
Kermanek ez du postrerik jan eta euskaltegira joan aurretik zerbait gozoa erostea erabaki du. Bere lagunak gozoa jateko gogoa ere badu.
Kermanen lagunak bizilagun batekin batekin arazoak ditu. Kermanek arazo horiek konpontzeko magia trikimailu bat proposatzen du.
Kermanek eta bere lankideek bazkaria etxetik eramaten dute egunero lanera, eta, aspertuta daudenez, partekatzea erabaki dute. Egiturak: - Kantitateak izenaren ezkerrean jarri behar dira: *ur litro bat / litro bat ur. - Ez esan * aldiz bat . Horren ordez behin erabili.
Idatziak zuzen gustatzen zaizkio Kermani; ez du akatsik onartzen. Egiturak: - Berri hitzaren gehiegizko erabilera: *tanto berri bat egin du / beste tanto bat egin du. - *Biok artean / bion artean
Kermani ezkontza baterako musika aukeratzen laguntzeko esan diote. Gauzak, ordea, ez dira hain errazak. Egiturak: - Iraun aditza beti singularrean: *hiru ordu iraungo ditu / hiru ordu oraungo du. - Deklinabide-kasu bereko elementuen elkarketa: *astearteak eta ostegunetan joaten da / astearte eta ostegunetan joaten da.