Ferialariak herriz herri ibiltzen dira eta festa-garaian ikusten ditugu, batez ere. Haien bizimoduari buruz aritu gara Julen Dominguezekin. Ferialarien elkarteko kidea da eta berak dioenez, jendeari barrakak garestiak iruditu arren, ferialariek ez dute pribilegiorik.
Gure etxebizitza babesteko zein neurri hartzen ditugun aztertu dugu. Atea beti ongi ixtea edota lapurrak, etxera sartu aurretik, ahalik eta oztopo gehien aurkitzea garrantzisua da.
Jaiotza-hurrenkerak gure izaeran duen eraginari buruz aritu gara Harremanak elkarteko kide batekin. Anai-arreba bakoitzak bere ezaugarriak ditu.
Telefonoz deitzeko ohitura alde batera utzi eta mezuen bidez komunikatzea gero eta zabalduagoa dago gure artean.
Siziliako uhartean dago Sirakusa, Mediterraneoan. Paseatzeko toki ugari aurkituko ditugu, bai hirian bertan, baita inguruan ere. Greziarren zein erromatarren garaiko arrastoak nabarmenak dira Sirakusan.
2019ko azaroaren 9an bete dira 30 urte Berlingo Harresia bota zutenetik.
Ane Etxezarreta Realeko jokalaria elkarrizketatu dugu. Gizonezko eta emakumezko futbolarien arteko desberdintasunak aipatuta, soldatari dagokionez, adibidez, berak argi du: "nire nahia soldata duina izatea da".
Marga Andurainen inguruko informazioa biltzen hasten garenean, etengabe abentura bila zebilen emakume bat aurkitzen dugu. Errealitatea eta mitoa nahasita, hura izendatzeko modu asko topatu ditugu: ‘Euskal Herriko Mata Hari', ‘Palmirako erregina', ‘Basamortuko kondesa', ‘20 hilketako kondesa'.... Berak, berriz, bi hitz erabiltzen zituen soilik: euskal herritarra eta abenturazalea.
Suhiltzaileen ogibidea gertutik ezagutzeko Gasteizko Suhiltzaileen Parkera joan gara. Egiten dituzten irteera asko ez dira suteekin lotuta egoten, baizik eta asiar liztorrekin, alarmekin edo etxebizitzak irekitzearekin.
Eskulturak, koadroak eta abar erosteko joerari buruz galdetu dugu Ekain Arte Lanak galerian. Opariak egiteko garaian, askotan, ez dugu kontuan hartzen artelanak erosteko aukera.