Kerman tabernan egunkaria lasai irakurtzen hasi da, baina laster bukatu zaio pakea. - Eguraldiaz hitz egiteko esamoldeak. - Ez erabili -go atzizkia multzoak adierazteko: *ikaslegoak esan du / ikasleek esan dute.
Parrandaren ondoren etxera joateko ordua da, baina Kermanek ez du alde egin nahi, ea Aitziber ikusten duen. Egiturak: - Kontakizunetan erabiltzeko moldeak. - *Hombre gaindituko dudala / *noski badakidala bezalakoak erabili beharrean, esan gaindituko ez dut! / badakit, noski!
Kermani lagun bat aurkeztu nahi diote, behingoz ligatu dezan. Baina, berak dioenez, badauka neskalagunik. Desafioak egiteko moduak erabiltzeko arazoak ditu, baita, deklinabide mugagabearekin ere.
Harrituta gaudenean esaldi hauek erabili ditzakegu: 'A zer nolako ideia eduki duzun'. Proposamenak egiten ditugunean geroaldia erabiliko dugu: 'Joango gara elkarrekin?'.
Kerman lankideekin batera kalera irten da. Laneko bazkaria dute baina itxuraz ez du arrakasta handirik izan.
Kermanek estropezu egin du parkean eta lurrera erori da. Eskerrak Omar han zegoen eta lagundu dion!
Baionako kaleetan barrena Kerman Ibanekin batera paseatzen ari da. Mikel Pabloren jokabideak kezkatzen du Kerman eta horren berri eman dio Ibani.
Kermanek eta bere lagunak zineman ze ikusi ez dakite eta pelikula aukeratzeko egunkariko karteldegia begiratzen ari dira. Batek daki zer aukeratuko duten!
Izozkiak egiteko zer behar da ura ala esnea? Hauxe da Kerman eta bere laguna eztabaidatzen ari diren gaia. Nork du arrazoi?
Nahiko lan dute Kermanek eta bere lagunak kanpin-denda jasotzen. Haserretu ere haserretu dira bien artean mailua eta beste usain txar batzuk direla eta. Gainera euria hasi du.