Kerman eta Aitziber lagunen ezkontzara gonbidatuta daude, eta dena prestatzen ari dira. Egiturak: - Ez jarri -a gaztelaniazko femeninoak adierazteko: *oso erromantika zara / oso erromantikoa zara. - Harridurazko esaldiak.
Kermanek eraztuna erosi du ezkondu egingo den lagun bati oparitzeko, baina eraztuna ez da edozein eraztun. Egiturak: - Gabe eta barik beti partitiboarekin edo nor mugagabearekin: ke gabe / kerik gabe. - Agintera adierazten duten perpaus osagarriekin -t(z)eko erabili behar da: *kontuz ibiltzea esan diote / kontuz ibiltzeko esan diote.
Idatziak zuzen gustatzen zaizkio Kermani; ez du akatsik onartzen. Egiturak: - Berri hitzaren gehiegizko erabilera: *tanto berri bat egin du / beste tanto bat egin du. - *Biok artean / bion artean
Bulegoan ari dira lanean Kerman eta bere laguna. Berandu da baina ez dute lana bukatu. Egiturak: - Ez nahastu goizean eta goizez egiturak: Goizez lan egin dut eta bihar goizean lan egin behar dut esango dugu. - Bestalde, zenbat eta nagusiago, orduan eta beldurtiago eta halako formak erabiliko ditugu.
Kermanek zaletasun berria dauka: kromotan aritzea. Egiturak: - Jokatu, jolastu eta aritu bezalako aditzek zertan eskatzen dute: *kromotara jolastu / kromotan jolastu. - Ari izan aditzak nor motako adizkiak hartzen ditu.
Kirmenek lagun bat behar zuen esperimentu-lehiaketa batean parte hartzeko, eta azkenean aurkitu du. Egiturak: - -z gero eta ezean / ezik . Nola erabili. - Ere baten ondorengo aditz trinkoari ba erantsi. Hori ere badakit.
Kermanen izeba eta ama Japoniara joatekoak dira, eta Kerman Japoniako lagun batengana joan da informazio eske. Egiturak: - Urruntasuna adierazteko: tokitan, lekutan. - Harridurazko esaldiak: Zein polita den!
Kermanek gauzak ez ahazteko erabiltzen duen metodoa azaldu nahi dio bere lagunari. Egiturak: - Ez erabili hainbeste *suposa dezagun . Horren ordez hobe da demagun edo jo dezagun esatea. - Hobe da egituraren erabilera.
Dirudienez, Kermanek batzuetan arazoak ditu lagunen arteko harremanak ulertzeko orduan. Egiturak: - Salbuespena adierazteko ezik partikulari izan jarri behar zaio aurretik: *Mikel ezik denak etorri dira / Mikael izan ezik denak etorri dira. - Ez nahastu idazkari hartu eta idazkaritzat hartu .
Kerman lur jota dago. Ingurukok guztiek inbidia ematen diote. Bueno, denek ez. Egiturak: - Hautatu , aukeratu eta izendatu aditzekin osagai predikatiboa mugagabean: lehendakari aukeratu dute. - Anaia, neba, arreba eta ahizpa hitzen erabilera.