Euskaldun berri bati akatsak zuzendu behar omen zaizkio, behar bezala ikas dezan. Bideoan, mutila bere neskalagunari laguntzen saiatuko da, egiten dituen akatsak zuzenduz.
Kermanek ez du postrerik jan eta euskaltegira joan aurretik zerbait gozoa erostea erabaki du. Bere lagunak gozoa jateko gogoa ere badu.
Kerman bere burua zaintzen hasi da, eta horretarako tresna elektronikoak erabiltzea erabaki du. Egiturak: - Nire burua. - Aditz batzuek zertan eskatzen dute, eta ez zertara .
Kerman gezurretan harrapatu dute telefonoz ari zela. Egiturak: - Gogoa singularra da: *gogoak dauzkat / gogoa daukat . - Herri batzuek azkeneko a galdu egiten dute deklinatzean: Ermutik, Hodarribiko...
Kermani opari bat egin diote, baina honek susmo txarra hartu dio eta ez zaio gustatu. Egiturak: - A itsatsia: *gauz / gauza. - Bizidunen deklinabidea: *amatik / amarengandik.
Gogoan izan partitiboarekin aditza singularrean ipiniko dugula: Ez daukat kanbiorik. Bestalde, adberbio bezala erabiltzen diren izenondoei ez diegu mugatzailerik ipiniko.
Antzerkira joatekotan daude Kerman eta bere laguna, baina nahastu egin dira eta biok erosi dituzte sarrerak, beraz orain soberan dituzten sarrerekin zer egin erabaki ezinik dabiltza. Kontsonantean amaitzen diren hitzak deklinatzean ohikoa den akatsak aztertuko dugu eta gaztelaniaz generoa gramatikala duten hitzen euskarazko erabilera okerra ikusiko dugu.
Kerman Egino aldera joan da lagunekin mendian ibili eta eskalatzera. Gaurkoan utzi aditzak eskatzen duen aditz-izena landuko du. Gainera, esker , begira eta buruz hitzekin sortzen diren lokuzioak zein deklinabide kasu eskatzen duten ikusiko dugu.
Izenondoak errepikatzen ditugunean, lehendabizikoari ez diogu batere atzizkirik ipiniko. Bestalde, BAT erabili ordez BETE erabiliko dugu: 'Astebete' edo 'Urtebete'.
Kerman unibertsitateko ikaskidearekin elkartu da eta aspaldiko kontuak gogoratzen ari dira.