Abian da 2019ko Durangoko Azoka. Arduradunek diotenez, berritasun dezente izango da aurtengo edizioan.
Urtebete barru egingo da Euskaraldiaren bigarren edizioa, "Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan" lelopean.
Munduko toki askotan ura naturako elementurik preziatuena da, eta datozen urteetan gero eta preziatuagoa izango omen da.
Euskararen Nazioarteko Eguna aprobetxatuz, bideo honetan duzu Ainara Ortega artistak euskarari buruz egindako umorezko kanta.
Eguberriak iristeko oraindik egun batzuk falta badira ere, dagoeneko herri eta hiri askotako kaleetan Gabonetako argiak piztu dituzte.
Eleberri honek, neurri batean, bi ikuspuntu kontrajartzen ditu: Euskal Herrira datozen atzerritarrei buruzko aurreiritziak dituena (Klara), eta ez dituena (Miren). Biak dira nerabe, biak DBHko ikasle. Eta atzerritar etorri berria ere ikaslea da: Said marokoarra.
Publizitate-iragarkiek guregan zer eragin duten, eta publizistek erabiltzen dituzten estrategiak izango ditugu hizpide sekuentzia honetan.
Txiki-txikitatik sentitu ohi dugu beldurra, eta horregatik, garrantzitsua da haurrengan beldur horiek ondo kudeatzea.
Komiki honek gai kezkagarri bati buruzko gogoeta dakarkigu: etorkizun hurbilean gure ametsak alokatu ahal izango ditugu. Eta are kezkagarriagoa dena: jendea bere ametsak alokairuan jartzera behartzeko, beti egongo dela aukera: osorik, zatika…
Bi emakume dira komiki honetako protagonistak. Bata, Joana Maiz gaztea, Euskal Herriaren historiari buruzko dokumental bat filmatu nahian dabilena, eta bestea, Lauren Odriozola, bere bizilekutik kaleratua ez izateko defendatu behar duen adineko emakume baserritarra. Biak batzen dituen zerbait bada: beren ingurunetik baztertu nahi dituzte, baina ez dute amore emango eta egoera zailari aurre egingo diote.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]