Anartz Ormaza arkitektoa brutalismoaz aritu da ‘Ahoz Aho' telebista-saioan. Hormigoia da korronte arkitektoniko honen ezaugarri nagusia eta edertasunaren kanon klasikoetatik kanpo koka daiteke.
Beñat Muguruza Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzaile eta irakaslearen hitzak dira horiek. Hitanoa ikertzen ari da Azpeitian, Garbiñe Bereziartuarekin elkarlanean eta lan horren inguruan mintzatu da Euskadi Irratiko "Argi ibili" saioan.
Zenbait herritan hasiak badira ere, bihar ekinen diote herri gehienetan inauterietako ospakizunei, bai Euskal Herrian, baita Europa osoan ere. Han eta hemen, landa eremuko erritu eta tradizioetan antzeko elementuak ikus daitezke, kontinenteko kulturen loturaren ondorioz, aditu batzuen ustetan.
Gripe-sasoi bete-betean gauden honetan, duela ehun urte milioika gaixo eta heriotza ugari eragin zituen gripe hilgarriaren kronika egin du Xabier Lasak Aiurri aldizkariko erreportaje honetan.
2018ko Nobel sariak emateko garaian, saria jaso duten emakume zientzialarien kopuru txikia nabarmendu dute. Bakarrik 18 dira zientziako adarretan saria jaso duten emakumeak, 2018. urtean, bi saridun izango dira.
Kilogramoa neurtzeko modua aldatzea aztertzen ari dira nazioarteko adituak, orain arte horretarako erreferentzia izan den zilindroa alde batera utzita. Jon Urrestilla fisikaria gaiari buruz aritu da Euskadi Irratian.
Elhuyar Fundazioko Teknopolis saio honetan, Amaia Zurutuza, Grapheneako zuzendari zientifikoa, da protagonista. Bere ikertzaile-bizitzako azken urteak grafenoa ikertzen eta ekoizten eman ditu.
Europako mendebaldean laborantzari lotutako txori populazioek beherakada handia izan dutela ohartarazi dute adituek. Horren atzean, besteak beste, habitat galera eta pestiziden erabilera dago.
Gogoa hitzaren inguruko zalantzak argitzen saiatzen da audio honetan Ibon Sarasola.
Zegamako Solita Apaolazak 40 urte eman ditu azalaren arazoak sendatzeko kremak ekoizten eta saltzen; hemendik aurrera, aldiz, debekatuta du salmenta.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]