Ikasturte hasieran, normalean ez ditugu gelako ikaskideak ezagutzen. Elkar ezagutzen laguntzea da jarduera honen helburua.
Sekuentzia honetan oinetakoez arituko gara, eta amaieran zure gustuko oinetakoak deskribatuko dituzu.
Josu eta Amaia etorkizunaz ari dira hizketan: maiteminduta daude, bai ala ez?
Amaia eta Josu ping-pongean ari dira terrazan. Josu eta Lideren arteko harremanaz hitz egingo dute.
Gure lagunei Bartzelonako ezagun batzuk etorriko zaizkie bisitan, eta haiekin zer plan egin pentsatzen ari dira.
Josu, June eta Amaia hondartzan daude. Atsedenaldia, hainbesteko lanaren ostean. Bero egiten du eta izozkia jateko deituko diote banatzaileari.
Amaia etxean dago, lasai, egunkaria irakurtzen, June ondoan duela. Halako batean, Josuk deituko du telefonoz eta elkarrekin egin behar zuten plana (antzerkira joatea) bertan behera geldituko dela esango dio, ustekabean Lide etorri delako Oslotik.
Josuk eta Amaiak ikasturte-amaierako parranda egin nahi dute. Etxean afaldu eta handik kalera, edo parranda etxean bertan egiteko aukera aztertzen ari dira.
Amaia kirola egiten aritu da, kiroldegian, eta bere hiru lagunak kiroldegiko tabernara joango dira haren bila, handik zuzenean parrandara joateko. Baina neskari dezente kostatuko zaio ateratzea...
Josu eta Amaia erosketak egitetik datoz eta motoko kaxatik poltsak ateratzen ari dira. Bitarte horretan, hizketan arituko dira, Josuren telefonoa etxean geratu baita, ahaztuta.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]