Lehengo gazteek edan egiten zuten, eta gaurko gazteek ere bai. Hor ez dago aldaketarik. Ala bai? Irratiko erreportaje bat oinarri hartuta, gai horri buruz arituko gara jarduera honetan.
Kontsumitzeko eta familiakoekin elkartzeko egun aproposak dira askorentzat Gabon-egunak, baina beste zenbaitentzat garai egokia da atzerrira joateko.
Asteko egunei buruz hitz egingo dugu ataza honetan: gustuko ditugun ala ez, zer egiten dugun.... Gaiarekin lotutako audio batetik abiatuko gara.
Duela urte gutxira arte emakumezkoak egiten zituen etxeko lan gehienak, baina etxetik kanpo lanean hasi zirenetik gero eta gizonezko gehiago ikus daitezke etxeko lanak bere bikotekidearekin partekatzen.
Uda iristearekin batera jende asko joango da oporretara. Zu ere bai? Iaz ere joan al zinen inora? Txikitan, edo duela urte batzuk, ba al zenuten ohiturarik norabait joateko? Aurpegi ezagun batek kontatutuko digu zer asmo daukan oporretarako, eta hortik abiatuta lau ariketa dituzu sekuentzia honetan oporren inguruan jarduteko.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]