2017/18 ikasturtearen hasiera euskaltegietan: ekitaldi akademikoa
Imprimir
  • 2017/09/01

2017/18 ikasturtearen hasiera euskaltegietan: ekitaldi akademikoa

noticia

Ikasturte berriari ongietorria egiteko, eta matrikulazio-kanpaina sustatze aldera, ekitaldi akademikoa eratu du HABEk Bilbon (Euskadiko Artxibo Historikoa — Maria Diaz de Haro, 3), irailaren 15ean, eguerdiko 12:00etan.

Christian Puren doktorea izango da hizlaria  helduen euskalduntzearen 2017/18 ikasturtearen hasierako ekitaldi akademikoan; Bingen Zupiria Gorostidi Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu jauna izango da mahaiburu.

Hitzaldiaren izenburua, berriz, "La perspectiva accional, una nueva concepción de la relación lengua-cultura" da.

 

Christian Puren

Christian Puren irakasle emeritoa da Saint-Ètienne-ko unibertsitatean. Hizkuntzen irakaskuntzaren alorrean aditu nagusienetako bat dugu gaur egun Europan, batez ere gaztelaniaren eta frantsesaren irakaskuntzan. Zeregin horretan, hizkuntzaren eta kulturaren arteko loturari eta hizkuntza ikastean ekintzaren kontzeptuari aitortzen dien garrantziak irakasle askoren arreta piztu du.


Unibertsitate askotan jardun du irakasle: Venezuela, Maroko, Boli kosta, Estonia, Bordeaux III, Paris IUFM, Paris-III Sorbonne Nouvelle, Université Technologique de Compiègne eta Saint Etienne-ko Jean Monet unibertsitateetan, esaterako.

Ohorezko presidentea da APLV (Association des Professeurs de Langues Vivantes) elkartean eta GERES ikerketa-taldean (Groupe d'Ëtude et de Recherche en Espagnol de Spécialité). Partaide ere bada hizkuntzen irakaskuntza aztergai duten hainbat eta hainbat aldizkariren erredakzio-batzordeetan.
Luzea da argitara eman dituen liburu eta artikuluen zerrenda. Horietako asko eta asko bere webgunean daude eskuragai interesa dutenenentzat.

Hizkuntzen irakaskuntzan ekintza komunikatiboaren ikuspegia zabaltzeko proposamen zehatza egiten du, eta testuinguru horretan, kulturak eta hizkuntzak elkarren artean duten lotura-modua azaleratzen. Christian Purenek irailaren 15ean Bilbon (12:00etan, Maria Diaz de Haro kalean dagoen Euskadiko Artxibo Historikoan) emango duen hitzaldiak aukera egokia eskainiko die aldez edo moldez helduen euskalduntzegintzan dihardutenei gai hauen inguruko giltzak landu dituen aditu nagusiaren eskutik zuzen-zuzenean jasotzeko.


Ekitaldira joan nahi duenak irailaren 12rako adierazi beharko du (943 022650 / zuzendaritza@habe.eus)
Amaieran, partaideen arteko solasaldirako aukera izango da.



 
 

Comments
Login for comment

HABEren berriak

  • Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen zuzentzaile ortografikoa berritu dute, Hiztegi Batuko eta Elhuyarren hiztegietako aldaketak txertatu dituzte eta akats gramatikalak ere zuzenduko ditu. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Beherapen txartelak aurkeztu dira antzokirako, zinemarako eta literaturarako . Jadanik zuzeneko kontzertuetan ere kanpaina abian da. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Erakurleak eLiburutegiko euskal literaturaren irakurketa talde digitala da. Egitasmo hau Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak antolatu du, Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan. Bloga (http://liburutegiak.blog.euskadi.net/e-rakurleak/) da taldearen "etxe eta bilgunea", eta bertan jasotzen da egitasmoarekin zerikusia duen guztia. Aldi berean Twitter eta Facebooken ere jarraitzerik badago. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 6, 2015
  • Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI.edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aurtengo Udagoieneko Ostera Gernikan hasiko da azaroaren 5ean eta errenkadan bisitatuko ditu Balmaseda, Muskiz, Bilbo eta Leioa, azaroaren 27ra bitarte. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 5, 2015
  • Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Euskadi Irratiko Mezularia saioan elkarrizketatu dute HABEren zuzendari nagusia. Bere esanetan, aditu talde batek euskara ziurtagirien sistema aztertuko du zein moldaketa egin behar den ikusteko. ...[+]

    Haberen berriak - Oct 22, 2015
Berri gehiago