DEIALDI IREKIA 2017
Imprimir
  • 2017/06/26

DEIALDI IREKIA 2017

noticia

B1, B2, C1 eta C2 gaitasun-mailak egiaztatzeko deialdi irekia egingo du HABEk. 2017ko deialdi irekia egiten duen HABEren zuzendari nagusiaren Ebazpena ekainaren 28an argitaratuko da EHAAn.

Matrikulazioa eta azterketen egutegia

Deialdi irekiko matrikulazio-epea irailaren 15etik 26ra bitartekoa izango da, biak barne. Izen-ematea www.habe.euskadi.eus atarian egingo da, eta matrikula-ordaina 60 eurokoa izango da maila bakoitzeko.
Egutegiari dagokionez, matrikulazio-epea itxi eta hamar laneguneko tartean emango du  argitara HABEk deialdi hau burutzeko maila bakoitzerako egutegia: onartuen zerrenda argitaratzeko data, probak egiteko egunak eta lekuak, eta proben emaitzak jakinarazteko datak. Idatzizko probak (irakurmena eta idazmena) urriaren bigarren hamabostaldian izango dira.
HABEk azterketen egutegia eta azterketak egiteko tokiak egokituko ditu, betiere matrikulatuen kopurua eta azterketak egiteko behar diren baliabideak kontuan hartuta. Baldintza bi horiek aintzat hartuta, aukera egongo da azterketa bat baino gehiago egun eta ekitaldi bakarrera bateratzeko.

Azterketa-ereduak

HABEren deialdietan egiaztatu daitezkeen mailen azterketa-ereduak eskuragarri daude www.ikasbil.eus atarian, baliabideak atalean.
Deialdi ireki honetan egingo den C2 mailako probak eredu berri bati erantzuten dio. C2 mailako azterketa berriaren eredu bat argitaratu du HABEk aipatu webgunean.

 


 
 

Comments
Login for comment

HABEren berriak

  • Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen 5, euskara-zuzentzailearen azken bertsioa, sarean

    Xuxen zuzentzaile ortografikoa berritu dute, Hiztegi Batuko eta Elhuyarren hiztegietako aldaketak txertatu dituzte eta akats gramatikalak ere zuzenduko ditu. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Kultura Helburu, euskal industria kulturala eta euskal sortzaileak sustatzeko ekimena

    Beherapen txartelak aurkeztu dira antzokirako, zinemarako eta literaturarako . Jadanik zuzeneko kontzertuetan ere kanpaina abian da. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 10, 2015
  • Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Abian da Erakurleak irakurketa talde digitala

    Erakurleak eLiburutegiko euskal literaturaren irakurketa talde digitala da. Egitasmo hau Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareak antolatu du, Euskal Idazleen Elkartearekin lankidetzan. Bloga (http://liburutegiak.blog.euskadi.net/e-rakurleak/) da taldearen "etxe eta bilgunea", eta bertan jasotzen da egitasmoarekin zerikusia duen guztia. Aldi berean Twitter eta Facebooken ere jarraitzerik badago. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 6, 2015
  • Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI. edizioa

    Bizkaiko Kultur zirkuituaren XVI.edizioa antolatu du Euskaltzaleen Topaguneak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Aurtengo Udagoieneko Ostera Gernikan hasiko da azaroaren 5ean eta errenkadan bisitatuko ditu Balmaseda, Muskiz, Bilbo eta Leioa, azaroaren 27ra bitarte. ...[+]

    Haberen berriak - Nov 5, 2015
  • Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Joseba Erkizia: "Europako markoa gure egoerara moldatu nahi dugu"

    Euskadi Irratiko Mezularia saioan elkarrizketatu dute HABEren zuzendari nagusia. Bere esanetan, aditu talde batek euskara ziurtagirien sistema aztertuko du zein moldaketa egin behar den ikusteko. ...[+]

    Haberen berriak - Oct 22, 2015
Berri gehiago