Aspaldiko gauzak eta aspaldi gertatutako istorioak izango dituzu hizpide sekuentzia honetan. Bukaeran, txikitan edo duela urte batzuk gertatutako pasadizo bat kontatuko duzu.
Etxe egokia aurkitzea zaila egiten da askotan. Erabakian laguntzeko, etxea kanpotik eta barrutik aztertuko dugu eta bete behar dituen gutxieneko ezaugarriez arituko gara. Bukaeran, zure etxea alokatu nahi duen pertsonari informazioa emango diozu.
Bilbon barrena ibiliko zara sekuentzia honetan: hirigunera nola iritsi, hainbat leku ezagutu eta leku batetik bestera joateko instrukzioak ikasiko dituzu, besteak beste. Bukaeran, zure etxe inguruan dauden txokoak azaldu eta hara iristeko argibideak emango dituzu emailez.
Oporretako lekuak nolakoak diren eta bertan zer egiten dugun ikusiko duzu sekuentzia honetan. Bukaeran, oporretako postal bat idatziko diozu lagun bati.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]