Gure lagunei Bartzelonako ezagun batzuk etorriko zaizkie bisitan, eta haiekin zer plan egin pentsatzen ari dira.
Amaia kirola egiten aritu da, kiroldegian, eta bere hiru lagunak kiroldegiko tabernara joango dira haren bila, handik zuzenean parrandara joateko. Baina neskari dezente kostatuko zaio ateratzea...
Parranda latza bota ondoren, biharamunean, gazteak etxea garbitzen ari dira. Josuri tokatuko zaio zaborra jaistea. Pisutik ateratzean igogailua ez dabil. Eta bat-batean auzokoa agertuko da kexaka.
Kerman eta Kirmen bakarrik gelditu dira etxean, eta Kermanek sukaldari aparta dela erakutsi nahi dio anaiari.
Kermanek azterketa teknikoa pasa behar dio autoari eta urduri dago. Asmatuko ote du esaten dioten guztia egiten?
Kerman oso pozik dago teledendan erosi duena dagoeneko postetxera iritsi zaiolako. Bere lagunari, ordea, ez zaio ideia ona iruditzen teledendako gauzak erostea, askotan txorakeria besterik ez baitira izaten.
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]