Josu eta Amaia erosketak egitetik datoz eta motoko kaxatik poltsak ateratzen ari dira. Bitarte horretan, hizketan arituko dira, Josuren telefonoa etxean geratu baita, ahaztuta.
Amaia kiroldegian dago, beste kirolari batzuekin batera. Spinning saioa egitekotan daude, eta hizketan jarriko dira irakaslea etorri baino lehen. Amaieran, irakaslea agertuko da.
Parranda latza bota ondoren, biharamunean, gazteak etxea garbitzen ari dira. Josuri tokatuko zaio zaborra jaistea. Pisutik ateratzean igogailua ez dabil. Eta bat-batean auzokoa agertuko da kexaka.
Josu saiatzen ari da Amaiaren apunteetatik kopiak egiten, baina ez zaizkio ondo aterako. Hori dela eta, Amaiari deituko dio eta hark azalduko dio nola egin behar diren.
Osaba Karmeloren arimarekin hitz egiten aritu da Kerman. Maite harrituta dago erabat.
Kermanen bulegoan arazoak dituzte lan-egutegi txukun bat egiteko. Ea zer bururatzen zaien!
Sekuentzia honetan, baldintza hipotetikoei buruz jardungo dugu. Zozketa baten iragarki batetik abiatuta, iraganeko baldintza irrealen inguruan, batik bat, arituko gara. ...[+]