Exercises

Izarrak begi aurrean

Izarrak, ospetsuak, normalean pantailen atzean ikusi ohi ditugu. Baina, tarteka, aurrez aurre ikusteko aukera ere egokitzen da: zinemaldietan, esaterako. Ospetsuren batekin aurrez aurre egoteko egoera hipotetiko hori izango dugu hizpide sekuentzia honetan.

Ariketa hauek egin ditzakezu bertan:
- Pertsonaia ospetsuren bat ikusi dugun komentatu eta horietako batzuk identifikatu.
- Bideoa ikusi eta ulermen-galderei erantzun.
- Gustuko izarrei buruzko azalpenak eman, erlatibozko esaldiak osatuz.
- Bideoan agertutako lexiko eta espresioei erreparatu.
- Zer pertsona ospetsurekin elkartuko ginatekeen erabaki taldeka.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

  • Date : 2019/10/23
Berehala sartuko ditugu zuzenketak. Mila esker zure ekarpenengatik.
  • Date : 2019/10/14
Lehenik eskerrik asko jarduera hau partekatzeagatik. Dena den, hobetu daitezkeen bi kontu aipatu nahi nituzke.

Erantzunetan KLAUDIO URANGA jartzen du, KANDIDO izango da, ezta?
Bestetik, 5. ariketan, 1. galderak zera dio: "Norekin egotea gustatuko litzaizuke?" Ez da komenigarriago ikasleei hau esateko modurik egokiena erakutsi eta irakastea; hau da, "Norekin egon nahiko zenuke?
Showing 2 results.