Exercises

Uda-giroan irakurtzeko alegiak

Alegiak aukeratu ditugu uda honetarako. Animaliak protagonista diren istorio laburrak dira eta beti dute ikasgai bat bukaeran, hausnarketarako bidea irekitzen duena, hain zuzen ere.

Irakurgai xamur eta errazak dira eta gainera guztiek dute hiztegi laguntzailea. Ariketa-sorta bat ere prestatu dugu lan pixka bat egiteko prest bazaude.


Euskal alegialariak bilatzen hasita, hainbatekin egin dugu topo, baina guztien artean Bizenta Mogeli tarte berezia eskaintzea erabaki dugu.

Arrazoi ezberdinek eraman gaituzte aukeraketa hau egitera: Besteak beste, uztailean jaio zela, euskal literatura idatzia jorratu zuen lehen emakumea izan zela, eta nahiz eta Azkoitian jaio zen oso gazte zela jo zuela Markinara eta ondorioz, Gipuzkoa eta Bizkaia zituela gogoan eta bihotzean.

Bere biografian irakurri ahal izango duzuenez, Esoporen alegiak euskaratu zituen Bizentak eta beraz, ezagunak izatea espero dugu.

Prest al zaude animalien mundu honetatik hainbat gauza ikasteko?
 

Ale osoa PDF formatuan hemen daukazu eskura.


 



Lan honetarako erabilitako bibliografia:

Bizenta Antonia Mogel (1991), Ipui Onak, Elkar, Klasikoak Saila, Eusko Jaurlaritza (Edizio honen prestatzailea, Maite Iribar).
Xabier Kaltzakorta (1992), Bizenta Mogel, Bidegileak Bilduma, Eusko Jaurlaritza.
Esopo (1999), Alegiak, Elkarlanean. (Edizio honen itzultzaile eta koordinatzailea, Iñaki Mendiguren)

 

Interesatzen zaizu

  • Bizenta Mogel eta Elgezabal

    Bizenta Mogel eta Elgezabal

    Bizenta Antonia Mogel eta Elgezabal Azkoitian jaio zen 1782ko ekainaren 6an eta Abandon, Bizkaian, hil, 1854ko irailaren 29an. Bera izan zen euskal literatura idatziaren alorra landu zuen lehen emakumea. Garai hartan emakumeek ikastea oso gaizki ikusita bazegoen ere, Bizentaren osaba uste honen aurka azaldu eta ikasketak eman zizkion ilobari.

    Bizenta Mogel eta Elgezabal
  • Azken balada

    Azken balada

    Cristina Enea parkeko udaltzain zaharra den Erramunek, aspaldiko ipuin bat kontatuko dio Maitane neskatoari, nola neska bat, Mayi, orein bihurtu zen, eta nola Jakes, Mayiren anaia, arrebari laguntzen saiatu zen.

    Azken balada
  • Argiaren alaba

    Argiaren alaba

    Bizenta Mogel (1782-1854) Markinako idazle, itzultzaile, bertso-paperen egile eta emakume ausarta nor izan zen gazteei erakusteko ahalegina da Argiaren alaba eleberria.

    Argiaren alaba
  • OZ-eko Azti Harrigarria

    OZ-eko Azti Harrigarria

    Dorothy bere osaba-izebekin eta Ttotto txakurrarekin bizi da Kansas aldean. Neskatoa eta txakurra zikloi batek harrapatu eta leku ezezagun batera eramango ditu. Etxera itzuli nahiko dute. Maitagarri batek OZ Aztiarengana joateko esango die, hark lagunduko diela.

    OZ-eko Azti Harrigarria
  • Ahozko literaturaz

    Ahozko literaturaz

    Zenbait kulturatan, eta gurean bereziki, berealdiko garrantzia dauka ahozko literaturak. Gai horren gaineko elkarrizketa bat oinarri hartuta, mundu horretan murgiltzeko aukera eskaintzen dizugu sekuentzia honetan.

    Ahozko literaturaz
  • Euliak

    Euliak

    Gogaikarriak, nekagarriak dira euliak. Baina ba al dakizu besterik euliei buruz? Irratsaio honetako azalpenei esker euliaren ezaugarriak zein diren ikasiko duzu.

    Euliak
 
 

Comments
Login for comment