Exercises

Idazlana hobetzen: Gorputz perfektuaren bila

Hona hemen 3.mailako ikasle honek "Gorputz perfektua" hizpide idatzi duen idazlana. Irakur ezazu eta egin ondoren prestatu ditugun bi ariketa. Bietan idazlanean ageri diren molde desegokiak nabarmendu ditugu eta aukeran jarri ordezko egokiak.


GORPUTZ PERFEKTUAREN BILA

Azken urteotan gizena egotea pekatu bat dela argi geratu da, argala egotea modan jarri da eta gorputza landua izan behar dugu.

Telebistan, zinean edo aldizkarietan agertzen diren pertsona gehienak ederrak dira, gorputz landu bat dute eta hau eredutzat hartu dugu.

Baina gorputz perfektu bat lortzea ez da lan erraza, alde batetik zer jaten dugun kontrolatu behar dugu: janari koipetsuak, goxokiak, alkohola eta kaloria askotako elikagaiak baztertu eta bestetik kirola egin behar dugu.

Kirolen artean, nahiz eta kirola ez iruditu, errazena eta komenigarriena ibiltzea da, dena dela egunero ordu pare bat ibili behar dugu gure helburua lortzeko.

Agian, ibiltzea bakarrik gutxiegi dela pentsa dezakegu eta orduan beste kirol bat aukera dezakegu.

Txirrindularitza oso interesgarria da, kaloriak errazago erretzen baititu, baina, gure errepideetan kotxe gehiegi daude eta honen ondorioz kirol arriskutsua bihurtu da, nahiz eta bide gorri sarea gero eta handiagoa izan.

Footing delakoak, denbora gutxitan kaloria asko erretzen ditu, baina kaltegarria izaten ohi da batez ere belaunetarako eta orkatiletarako eta ezin dugu ahaztu bihotzak ere asko sufritzen duela ahalegin handiegiak eginez gero.

Gimnasiora joatea oso interes handiko aukera da, han, gimnasiaren bidez gorputza sendotzen dugu eta gorputzaren malgotasuna handitzen dugu gainera, gimnasioan, gimnasia egiteaz gain makina asko daude eta erabil ditzakegu batez ere muskulazioa indartzeko.

Hau kirolari dagokionez, baina badago produktu asko gorputz eder bat izan dezagun.

Merkatariek gorputzarekiko obsesionekin etekin handia lor dezaketela ikusi dute eta makinak etxean erabiltzeko eta batez ere kremak edozer ondorioa lortzeko plazaratu dituzte:

Zelulitisa murrizteko, beltzaranagoa bihurtzeko, muskulazioa handitzeko, etab.

Ikusi dugunez, gorputz perfektua ez da gure ilusioa bakarrik, baizik eta beste batzuek etekin ugariak lortzeko bidea ere.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Apr 7, 2009
Number: 414456
Number of visits: 19669