Exercises

Belaunaldien arteko ekintzak

Zahartzaroa bakardade aro bezala bizi izan da azken urteotan gure gizartean. Zahar asko zentroetan bakarturik sentitu ohi dira, euren ingurunetik kanpo. Horretaz ohartuta, belaunaldiak elkarrengana hurbiltzeko ekimenak sortzen ari dira instituzioek, ikastetxeek, hainbat elkartek bultzatuta. Matia Fundazioak hainbat ekintza burutzen ditu urtean zehar zaharrak eta gazteak elkarrekin egoteko eta elkarrengandik ikasteko. Ikastunitate honetan, horri buruzko artikulua irakurtzeko eta aztertzeko aukera izango duzu lehenengo atazan. Bigarrenean, aldiz, burututako ekintza bat entzungo duzu eta horren berri emateko testua osatuko duzu.

Hauek izango dira sekuentzian zehar egingo dituzun lanak:
  • Esamolde baten inguruko iritzia eman
  • Ideiak egia ala gezurra diren esan
  • Ekimenaren helburua zein den adierazi
  • arteko erabiliz hainbat hitz euskaratu
  • Deskribatutako zentroa zer den aukeratu
  • Entzundako elkarrizketari buruzko galderak erantzun
  • Testu batean aditzak kokatu

ERANSKINAK

1.-BELAUNALDIEN ARTEKO EKINTZAK MATIA FUNDAZIOAN.

2.-ELKARRIZKETA: Axular Lizeoko ikasleen esperientzia. Goizean Behin. Euskadi Irratia, 2003-05-27 http://www.axular.net/modulos/usuariosFtp/conexion/archi276A.swf

3.-Axular Lizeoko Boluntarioen programahttp://www.axular.net/antbuspre.asp?Cod=890&nombre=890&orden=Verdadero&sesion=14

Interesatzen zaizu

  • Bihotza nora, zu hara

    Bihotza nora, zu hara

    Amona batek bere biloba nerabeari egindako gutun luze bat da eleberri hau. Jakinda ez duela luze iraungo, amona Olgak etxetik urrundu berria den neskatoari bere bizimoduaren zenbait gertaera argitu nahi dizkio, bien arteko gaizki-ulertuak eta harremanaren nondik norakoak hobeto ulertzen lagunduko diolakoan.

    Bihotza nora, zu hara
  • Hasiera berri bat

    Hasiera berri bat

    Bizitzak bidegurutzeak ditu, eta horietako batean dira lau protagonista nagusiak: jada nerabe ez diren Jimmy dantzaria eta haurdun dagoen Lily, halabeharrez Lilyren ardurapean geratu den Baltasar umea, eta Pierrot artzain bakartua. Patuak lau protagonistak elkartuko ditu Parisen eta bizipoza aurkituko dute.

    Hasiera berri bat
  • Belaunaldien arteko ekintzak Matia Fundazioan

    Belaunaldien arteko ekintzak Matia Fundazioan

    Iraultza industrialak gizarte-aldaketa handiak sorrarazi zituen: beste eragin askoren artean, populazioaren bizi-baldintzak hobetu zituen, umeen heriotza demografikoa gutxitu eta biztanleria asko ugaldu zen. XIX. mendean, Espainian haurrak 10 urte bete aurretik hiltzea ez zen harritzekoa, eta bizi-esperantza 40 urtekoa besterik ez zen. XX. mendean, 70eko hamarkadatik aurrera batik bat, nabaritzen hasi ziren aldaketak, pertsona batzuk 90 urtera iristen hasi baitziren, gutxi batzuk baziren ere.

    Belaunaldien arteko ekintzak Matia Fundazioan
 
 

Comments
Login for comment