Euskaraldiaren ingurumarian, AEKren didaktika zerbitzuak kanpaina hau euskaltegietako eta Euskal Etxeetako ikasleen artean ezagutarazteko eta girotzeko material didaktikoa sortu du, A1, A2, B1, B2 eta C1 mailetarako, aurrez aurreko ikastaldeetan nahiz autoikaskuntzan erabiltzeko.
2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egingo den euskararen erabilera sustatzeko ekimena da Euskaraldia. Irailaren 20tik aurrera 16 urtetik gorako herritarrek parte hartzeko izena eman dezakete.
Laster Euskal Herriko 300 herritan baino gehiagotan Euskaraldia ekimena jarriko da martxan, euskal hiztunak aktibatu eta euskararen erabilera indartzeko asmoz.
Manu Bendala andaluziarra duela zortzi urte etorri zen Sevillatik Euskal Herrira. Gure herriarekin eta hizkuntzarekin maitemindu zen Manu eta euskara ez ezik bertsotan ere ikasi du.
Amatiño kazetariak balantze positiboa egin du Euskaraldiaz: "Zinez uste dut ahobizi eta belarripresten arteko jokoa gogoan hartu beharreko inflexio-puntua suertatu dela euskara gizarteratzekoan. Zorionak denei".
Badut konfiantza Euskaraldian, belarriprest-etan eta ahobizi berrietan. Ohiturak hartu egiten dira bai, baina baita aldatu ere, horretan gogor saiatuz gero. Eta inork ez du esan hizkuntza-inertziak aldatzea erraza izango denik.