Exercises

Miokardioko infartu akutua


Sekuentzia honetan Felix Zubiari Euskadi Irratian egindako elkarrizketa landuko da. Felix Zubia Olaskoaga medikua da, eta Donostia ospitalean ari da lanean azken urteotan, Zainketa Intentsiboen Unitatean.


Elkarrizketaren gaia Miokardioko Infartu akutua da (MIA). Infartua bihotzeko atakea da.

"Halakok bihotzekoa izan du" entzun eta asaldatu egiten ginen duela urte gutxi. Gaur egun ere beldurtu egiten gara, nola ez, horrelakorik aipatze hutsarekin. Baina, medikuntzak ikaragarri egin du aurrera, eta horri esker badirudi bihotzekoa izan duten askok eta askok nahikoa bizimodu normala egin dezaketela gaur egun. Bihotzeko kontuak izango dituzu hizpide ariketa-sekuentzia honetan.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment