Somuga ekoizpen-etxeko Juanjo Elordirekin egon gara. Elordik, besteak beste, film hauek zuzendu ditu: Olentzero, Unibertsolariak, Olentzero eta Subilaren Lapurreta, Munduaren bira doan!, Gartxot eta Yoko eta lagunak.
20 th Century Fox-ek ekoiztutako Patton filma, 8 Oscarrez saritua, Nafarroako Urbasan eta Iruñean grabatu zuten, besteak beste. Maissonave hotelean ostatu hartutako pelikulako amerikar batzuei iruzur egiten saiatuko dira, lapurreta, pikareska eta batzuetan inozentzia handiz, amerikarren zerbitzura dauden liburuko bi protagonista: Martin Ugalde eta bere adiskide Luis Urra.