Oporren gaia abiapuntu hartuta, ahozko probak prestatzeko ondo etorriko zaizkizun zenbait gomendio eta iritzia emateko egiturak lantzeko atazak proposatzen dizkizugu. Ahozko probetan egiten diren ohiko akatsez ere jabetu ahalko zara.
Eta sekuentziaren amaieran, lehen landutakoa praktikan jarri ahalko duzu. Horretarako, zenbait lagungarri eskainita, gaiari buruzko aldeko eta aurkako iritziak emateko ataza proposatzen da.
Opor ederrak igarotzeko ez dago urruti joan beharrik. Euskal Herrian makina bat bazter eta plan eder aurki ditzakegu. Sekuentzia honetan oporrei buruz arituko zara. Proposatutako ataza hauetan entzundakoaren ulermena lantzeko ariketak egin, azken atazarako ondo etorriko zaizkizun zenbait egitura landu eta azkenik, mezu elektroniko labur bat idatziko duzu.