Exercises

Eguraldi onarekin, geu ere umore onez?

Badirudi eguraldiak eragin handia duela gure umorean. Hala diote, behintzat, adituek.

Segidan duzun sekuentzian, gaiaren inguruko bideo bat ikusi ahal izango duzu, iritziak eta datuak ematen dituena.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

  • Date : 2017/04/28
Joan den asteburuan izugarrizko eguraldia egin zuen, eguzkitsua eta gainera tenperatura altuekin, uda zirudien. Jaiki nintzen oso pozik, eta irrikan nengoen kalera joateko. Makina bat plan egin genituen, eta primeran pasatu genuen. Atzo, ordea, eguraldia txarra egin zuen, euritsua eta tenperaturak freskoak ziren, negura bueltatu ginela zirudien, eta ni triste samar, pentsatu nuen eguraldia ona zetorrela, uda aurreratu egingo zela, baina errealistak izan behar dugu, udaberrian gaudela, eta horrek esan nahi du egun eguzkitsu eta euritsuak izango ditugula, eta horrekin lotuta gure umoreak gorabeherak izango dituela.
Sonia Cámara.
  • Date : 2017/04/28
Beharbada, Euskal Herrian bizitzeagatik ohituta nago eguraldi txarrarekin. Baina, ia denoi bezala, egun eguzkitsuak dira gehien gustatzen zaizkidanak. Bai neguan eta bai udan, jaikitzen naizenean eta zeru argitsua ikusten dudanean umore hobearekin hasten dut eguna eta badirudi energia gehiago dudala. Tenperatura ez zait batere inporta.
Bestalde, egun askotan segidan eguraldi euritsua egiten duenean asko kostatzen zait gauzak egitea, eta egiten ditudanak motelago egiten ditut.
Baina, adibidez, epe luze batean bakarrik egun bat txarra ateratzen denean, ez zait axola, aprobetxatzen dut etxean geratzeko, atseden hartzeko edo beste gauza batzuk egiteko.
Alicia García
  • Date : 2017/04/27
Nire ustez, umore ona, alaia, zoriontsua, aldarte baikorra eguraldiarekin lotuta dago, horregatik, esaera ezaguna erabiltzen da: " eguraldi txarrari aurpegi ona".
Horrela, eguraldi onarekin jendea zoriontsua dela ematen du eta kalean giro berezia nabaritzen da. Udaberrian eta udan, jendea bere etxean ez da geratzen eta planak kanpoan egiten ditu, pentsatu gabe argia bilatzen da. Beraz, eguzkia, argia, giro epela gure motorra bihurtzen dira eta gure bizitzan eragin handia dute aurrera gogoz jarraitzeko.

Ez zaitez gera etxean,
bila ezazu argia!!!!
  • Date : 2015/04/01
Kaixo, lagunok:
Astrabuduako euskaltegiko ikasle bat naiz; duela gutxi, klasean eguraldiari buruz hitz egin genuen eta gure irakasleak bultzatu gaitu mezu hau idaztera. Uste dut nire eskarmentua interesgarria irudituko zaiela, zeren eta Andaluziakoa naiz, eta pare bat urte daramatzat hemen.
Lehen ez nuen pentsatzen eguraldiak jendearen umorean eragiten duenik, baina hori hona etorri aurretik zen. Oraindik, nire hemengo lehenengo neguaz gogoratzen naiz, inoiz ez nuen ikusi hainbeste egun jarraian euria egiten!
Une hartan, gogorik gabe nabaritzen hasi nintzen, ez nuen ezer egiteko gogorik; baina denboraren poderioz, ohitu egin nintzen, azken finean gauzak egin behar nituen, eta poliki-poliki nire eginbeharrak egiteaz gain, nire aisialdia disfrutatzen hasi nintzen txarra egiten zuen arren.
Gezurra esango nuke, eguraldiak orain eragiten ez didala esango banu; egia da udan indar gehiago edukitzen dudala eta gauza gehiago egiten dudala; baina jendeak hemen txarra nahiz ona egiten duenean planak egiten dituenez, ez naiz aspertzen eta horrek depresio bat ez hartzen laguntzen dit.
Espero dut nire kontakizuna zuei gustatzea, eta eskerrik asko irakurtzeagatik.
Agur bero bat.
  • Date : 2015/03/30
Kaixo adiskideok:
Ainara naiz, euskarazko B1 mailako ikaslea naiz Astrabuduko Euskaltegian. Aste honetan eguraldiak guregan duen eraginari buruz hitz egin dugu klasean, eta irakasleari ondo iruditu zitzaion idazlan hau egitea eta zuei bidaltzea.

Nolako eragina du eguraldiak zure umorean?

Eguraldiak nire umorean eragina duela nabaritzen dut. Neguan egun grisak, euritsuak edo hotzak daude; horrek tristura handiagoa ematen dit. Hotza egiten duenean eta hezetasun-maila altua denean, antsietatea handiagotu egiten da, eta eragina kaltegarria du nire osasunean eta nire ongizatean. Izan ere, tenperatura hotzak gorputzaren defentsa sistemari modu negatiboan erasaten dio, hozturak edo marrantak harrapatzeko arriskua handitzen du.
Udan, ordea, egun argiak edo beroak daude; egun horietan alaiago egoten naiz, nire gorputzak sortzen dituen hormonak eta bitaminak desberdinak izaten baitira. Dena den, udak gauzak txarrak ere eduki ditzake; adibidez, hego haizea egiten duenean, buruko mina edukitzen dut edo bero gehiegi egiten duenean hanketako mina edukitzen dut. Hala ere, udako ondorioak nahiago ditut.
Besterik gabe, agur bero bat,
Ainara
Showing 5 results.
B2
Mar 6, 2015
Number: 1827509
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 9284