Idazlan-proposamenak: "Hemengoa kontsumitu" eta "Mugikorrak eta adin txikikoak"
Bi gai proposatzen dizkizugu, gutxienez 300 hitzeko idazlana osa dezazun.
Irakurri ondo kasu bakoitzean ematen zaizkizun egitekoak eta horiek garatzeko proposatzen zaizkizun ideiak. Gutuna edo iritzi-artikulua idazteko aukera izango duzu. Egoera bakoitzari ondo egokitzen zaion testua osa dezazun, idazlan-eredu bana aurkituko duzu.
Gosaltzeko ohiturak denborarekin aldatzen joan dira. Gure zaharrek gutxi gosaldu eta hamaiketakoa egiten zuten. Orain, badirudi gazia gosaltzea dela joera...
Gure haur eta nerabeek gero eta lehenago izaten dituzte mugikorrak eskueran, eta beraien bizitzan eguneroko tresna bihurtzen dira. Baina horrek hainbat arrisku ekar ditzake.
Kontsumo-taldeek gorakada nabaria izan dute azken laupabost urteotan eta ondorioz, gero eta gehiago dira barazkiz hornitutako saskiak jaso nahi dituzten bezeroak.
Gure seme-alabak gero eta ohituago daude eskuetan tabletak, smarphonak edota antzeko gailuak guztirako erabiltzen. Baina, erabilera egoki bati begira, irakasleek eta gurasoek sekulako erronka daukate txiki-txikitatik ikasle edo seme-alaba horiek gaitasun digitaletan trebatzen.
Zenbat aldiz esan dugu gure etxeko txikienek teknologia guk baino errazago erabiltzen dutela eta ohituagoak daudela teknologiaren aurrerapenekin? Ohituta daude, bai, baina garrantzitsua da ume-umetatik teknologian ondo heztea.