Exercises

Obabakoak-Bilbo Zaharra euskaltegiaren materiala

1991-1992. urtean eman zituen argitara Bilbo Zaharra euskaltegiak Obabakoak: galderak eta ariketak eta Obabakoak: erantzun-kaiera izeneko liburuak. Bertan, Bernardo Atxagaren liburuaren gaineko ulermen-galderak, berridazketak eta sinonimoen ariketa ugari daude.

Materiala digitalizatu eta PDF formatuan jarri nahi izan du Bilbo Zaharra euskaltegiak IKASBIL atariaren bidez, erabiltzaile guztien esku egon dadin.

Gogoratzen dizuegu hil honetan bete direla hogeita bost urte Obabakoak eleberria argitaratu zela. Data gogoangarria, dudarik gabe, euskaltzale guztiontzat, eta bereziki, Bilboko euskaltzaleentzat. Izan ere, liburua oso lotua dago, aldez edo moldez, Bizkaiko hiriburuari. Atxagak berak behin baino gehiagotan aitortua duenez, Bilbo erabakiorra izan zen haren bizitzan.

“Obabakoak” 2013ko Klasikoen VI. Irakurketa Jarraitua ekimenean

Bernardo Atxagak idatziriko Obabakoak lanak 25 urte bete dituela-eta, Bilbon urtero egiten den Klasikoen Irakurketa Jarraitua ekimenaren antolatzaileak kontuan izatera bultzatu ditu. Duela bost urte Axularren Gero irakurri zen, duela lau Mogelen Peru Abarca, duela hiru Jon Miranderen Haur besoetakoa, duela bi Ramon Saizarbitoriaren Hamaika pauso, 2012an Arantxa Urretabizkaiaren Zergatik panpox eta 2013ko ekainaren 20an, Arriagan, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolaturiko Klasikoen VI. Irakurraldi Etenik Gabean Obabakoak lana irakurriko da.


Hementxe dituzu aipatu bi liburuen PDFak:

Galderak eta ariketak

Erantzun-kaiera

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jun 4, 2013
Number: 1331501
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 5202