Exercises

Hika erabiltzeko hainbat muga (gramatikalak)

Lehenik eta behin, muga bakoitza aipatzen hasi aurretik, bereizi egin behar ditugu zein diren hikako formak eta zein hitanoarenak.

Gau ederra Landerrek!


Hikako adizkiak:
Bigarren pertsona zu izan ordez hi denean.

Adibidez,
Zu etorri zara => Hi etorri haiz  (kasu honetan, ez dago genero-bereizketarik).
Zuk ondo ezagutzen nauzu => Hik ondo ezagutzen naun/nauk (kasu honetan, berriz, genero-bereizketa ematen da).

Hitanoko adizkiak:
Lehenengo edo hirugarren pertsona erabiltzen dugunean, baina adizkiaren barruan elkarrizketa kideari erreferentzia egiten zaionean, hau da, entzule dugun pertsona geure jardunean txertatzen dugunean, generoa kontuan hartuz eta emakumezkoa zein gizonezkoa bereiziz.

Adibidez,
Zinemara joateko gogoa daukat => Zinemara joateko gogoa zeukanat (emakumezkoari zuzentzean) zeukaat (gizonezkoaren kasuan).

1.- Hitanoko adizkiak perpaus nagusietan erabili behar dira eta ez menpeko perpausetan.

Adibidez,
Lander.- Alde egin zenutenean, eta etxera joatekotan nengoenean... (Kasu honetan, denborazko menpeko perpausa bat da etxera joatekotan nengoenean eta beraz, ez litzateke zuzena izango etxera joatekotan nengonanean erabiltzea).

2.- Galderetan eta harridurazko perpausetan ezin dira  hitanoko adizkiak erabili.
Adibidez, galderetan,
Lander.- Zergatik ez dut, ba, ligatuko?  Eta ez Zergatik ez dinat, ba, ligatuko?

Era berean, ezingo dugu erabili hitanoko adizkirik harridurazko perpausa galdetzaileren baten bidez osatuta agertzen denean.
Adibidez,
Nola izango da nirea liburu hori!  da zuzena eta ez Nola izango dun/duk nirea liburu hori!

3.- Aginterazko esaldietan ere ez dago hitanoko adizkiak erabiltzerik.
Adibidez,
Goazen (*goazeman) etxera lehenbailehen

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Jul 23, 2010
Number: 477874
Source:
Number of visits: 6470