Aldizkari Digitala

Marta Cardenasen margolanak Kubo-kutxa aretoan

"Begiak irekita" erakusketan ikusgai daude 70 artelan eta bere koaderno eta blokak.

Panadero sobre blanco, 2006

"Nire aldaketa bat-batekoa izan da.
Paisaiaren sintesia eta ekonomia
 ezin nuen jada areago eraman"


Marta Cardenas

 

Marta Cardenas 1944. urtean jaio zen, Donostian. Hamalau  urterekin margolaria izatea erabaki zuen. 1958.

Níspero rayado, 1999

urtean, Gipuzkoako artisten elkartean hasi zen marrazkia lantzen. Ondoren, Ascensio Martiarenaren tailerrean pintura-ikasketak egin zituen. Bost urte geroago Madrileko San Fernando Arte Ederreko Eskolan pintura figuratiboa landu zuen. 69an Pintoras de Gipuzkoa lehiaketa irabazi zuen. Urte berean, Frantziako gobernuak Parisen ikasteko beka eman zion. 1970. urtean taldeko eta banakako hainbat egin zituen: Donostian El Pez galerian, San Telmo museoan, Durangoko Arte eta Historia museoan... Azken urteetan, Madrilen bizi arren, Urrestillan edo Bidegoianen egonaldi luzeak egin ohi ditu.

"Begiak irekita" erakusketan ikusgai daude 70 artelan eta bere koaderno eta blokak. Bere bizitza artistikoan zehar 107 blok margotu edo zirriborratu ditu, eta marrazki horiek ondorengo koadroen oinarri izan dira. Marta Cardenasen margolanetan bi berezitasun azpimarra daitezke: koloreari ematen dion garrantzia eta bere pintzelkada askea eta sotila.

Erakusketa bi sailetan dago banatua: l."Barrualdea" saila 60-70 hamarkadetako artelanek osatzen dutena. Eguneroko gauza edo tresnen irudiak dira. Gaztetan gauzatutako margolan hauek sarrerako gelan daude. 2. "Kanpoaldea" saila, gela nagusian daude ikusgai. Gehienak paisaia figuratiboak eta irudi abstraktuak dira.

Martaren garaiko margolari askok abstrakzioren aldeko apustua egin zuen: Vicent Ameztoy, Isabel Baquedano, M.P. Herrero eta Marta bera... Figurazioan oinarritutako jarduerari eutsi zioten. Gonzalo Sanchez, Galeria Dieciseiseko zuzendaria, bat zetorren beraiekin eta figurazio berria jarduera abangoardista zela defendatu zuen.

El jersey de Unai, 1995

Marta Cardenasentzat natura da figurazioaren abiapuntua edo oinarria. Berak aire librean, izadian landu zituen koadroetan ez dira falta zuhaitzen, soinekoen, abereen, zapien edo galtzen irudiak. De la Torre, erakusketaren komisarioak "Getariako Arrantzontzia" eta "Lehortzeko Zintzilikatutako Erropak" koadroak aipatzen ditu bere figurazioaren eredu bezala.

Kubo-kutxan zintzilikatu dituzten zenbait margolan Reina Sofiak, La Caixak, Juan March Fundazioak, Gasteizko Artiumek, Bilboko Arte Ederren Museoak edo San Telmok utzitakoak dira.

Marta Cardenasen erakusketa apirilaren 3ra arte egongo da ikusgai Donostiako Kubo-Kutxa aretoan.

Juanjo Dorronsoro

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Feb 11, 2016
Number: 2104225
Number of visits: 3379