Aldizkari Digitala

Fausto Fermin Elhuyar, zientzialari argia

Fausto Fermin Elhuyar Euskal Herrian izan den kimikaririk handienetakoa da. Bere anaia Juan Joserekin batera, wolframioa aurkitu zuen.

Fausto Fermin Elhuyar Euskal Herrian izan den kimikaririk handienetakoa da. Bere anaia Juan Joserekin batera, wolframioa aurkitu zuen, 1783an, Bergarako Errege Mintegian, Peñafloridako kondea mintegiko zuzendari zela. Izugarrizko aurkikuntza izan zen.

Besteak beste, wolframioa behar da bonbillek argi egiteko, hainbat labe elektrikok badute, autoek, X izpiko aparailuek, hainbat altzairuk, boligrafo-puntek, eta Bigarren Mundu Gerran tankeen kontrako hainbat arma hobetzeko erabili zen. Platinoa aurkitu nahian ere ibili zen.  

 


Elhuyar anaiak aurkikuntzaren bigarren mendeurrenean ateratako zigiluan.

 

Baina nor zen Fausto Fermin Elhuyar? Ba Lapurdin jaio, baina Bilbon bizi zen mediku baten semea. Aita Bilbotik Logroñora joan zen lanera, eta han jaio ziren Elhuyar neba-arrebak:  Juan Jose; urtebetera, 1755ean, Fausto Fermin; eta, azkenik, Maria Lorenza.


Fausto Ferminek Parisen ikasi zuen, Mineralogia eta Kimika. Medikuntza, Fisika eta Matematika ikasten ere aritu zen. Agian hiri horretan hasi zen masoiekin harremanetan ere. Paristik Alemaniara joan zen Mineralogian eta Geologian sakontzera, puntako maisuekin. Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kide zen, eta elkarte horren parte izan zen Bergarako Errege Mintegia.


Ikasle-garai horretan, anaiarekin batera, Europako hainbat meategitan ibili zen. Meategiek hobeto funtzionatzeko modua ikasi nahi zuten. Europan zebiltzala Espainia eta Ingalaterra gerran hasi ziren, 1779an, besteak beste Gibraltarrengatik. Bestalde, Espainiako Carlos III.a erregeak espia militar izendatu zuen Juan Jose, eta Fausto Bergarako mintegira itzuli zen, 1781ean, katedratiko gisa. Espainiako koroak diru asko jarri zuen mintegi hori sortzeko. Izan ere, zientzia-mintegia zen, baina helburu militarrak ere bazituen.

 

 

Wolframita.

 

Hala, 1783an, oraindik 30 urte bete gabe zituztela, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko aldizkarian txosten bat argitaratu zuten. Bertan Elhuyar anaiek wolframioa nola aurkitu zuten adierazten zuten. Aurkikuntza izugarria izan zen kimika-alorrerako; baina Faustori gehiago gustatzen zitzaion beste alor bat: meatzaritza.


Horregatik, Espainiako koroak Mexikoko Meategien Zuzendaritza eskaini zionean, onartu egin zuen. Garai hartan Mexikori Nueva España esaten zioten. Hara joan baino lehen Europan ibili zen zilar-aleazioan trebatzen…  Vienan ezkondu eta 1788an Mexikora heldu zen: 33 urte eman zituen han, batez ere zilar-meategiak eta ustiatzen. Mexikoko meategiei buruzko lan bat argitaratu zuen; eta beste bat ere bai, meatzaritzak Mexikoko nekazaritzan, industrian eta jendearengan zuen eragina azalduz. Meategi Mintegia ere sortu zuen; irakasle oso gaituak ekarri zituen bertara, eta hainbat ikerketa-tresna Humboldt euskaltzaleari esker lortu zituen. 1821ean Madrilen zen berriro. Beti meategiei lotuta, 1833an Lugora joan zen lanera. Urte berean hil zen, 77 urte zituela.

 

Logroñon kale bat dago bere izenarekin, eta Alcala de Henaresen ere bai beste bat. Gurean, Donostian, Elhuyar plaza daukagu. 

 

      

  • Mintegian. Seminarioan. Bergarako Mintegia ikerketa-toki garrantzizkoa izan zen.
  • Izugarrizko aurkikuntza. Aurkikuntza oso handia. Izugarrizko aurkikuntza izan zen wolframioa aurkitzea, eta gainera, Bergaran.
  • X izpiko aparailuek. X izpiko aparailuek hezurren argazkia ateratzen dute.
  • Altzairu. Ezpatak eta labanak altzairuzkoak dira.
  • Arma hobetzeko. Arma hori hobetzeko, hobea izateko, wolframioa jarri diote.
  • Sakontzera. Geologiari buruz gehiago ikastera, sakontzera, joan zen Parisa. 
  • Katedratiko gisa. Fausto Elhuyar katedratiko moduan bueltatu zen Bergarara. 
  • Espainiako koroak. Espainiako koroak, erregimenak, dirua jarri zuen Bergarako Mintegia sortzeko.
  • Aldizkarian txosten bat argitaratu zuten. Elhuyartarrek txosten bat argitaratu zuten aldizkarian, wolframioa nola aurkitu zuten deskribatzeko.
  • Meatzaritza. Urrea, zilarra… horrelako mineralei lotutako meatzaritza interesatzen zitzaion Espainiako koroari.
  • Ustiatu. Meategiak ustiatzen, etekina ateratzen, ibili zen Fausto Elhuyar.
  • Jendearengan zuen eragina. Meatzaritzak jendearengan zuen eragina edo ondorioak ikertu zituen Elhuyarrek.
  • Oso gaituak. Irakasle oso gaituak eta trebeak eraman zituen Mexikora.

 

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Fausto Fermin Elhuyar, zientzialari argia
Fausto Fermin Elhuyar Euskal Herrian izan den kimikaririk handienetakoa da. Bere anaia Juan Joserekin batera, wolframioa aurkitu zuen, 1783an, Bergarako Errege Mintegian, Peñafloridako kondea mintegiko zuzendari zela. Izugarrizko aurkikuntza izan zen. Besteak beste, wolframioa behar da bonbillek argi egiteko, hainbat labe elektrikok badute, autoek, X izpiko aparailuek, hainbat altzairuk, boligrafo-puntek, eta Bigarren Mundu Gerran tankeen kontrako hainbat arma hobetzeko erabili zen. Platinoa aurkitu nahian ere ibili zen.  
Baina nor zen Fausto Fermin Elhuyar? Ba Lapurdin jaio, baina Bilbon bizi zen mediku baten semea. Aita Bilbotik Logroñora joan zen lanera, eta han jaio ziren Elhuyar neba-arrebak:  Juan Jose; urtebetera, 1755ean, Fausto Fermin; eta, azkenik, Maria Lorenza.
Fausto Ferminek Parisen ikasi zuen, Mineralogia eta Kimika. Medikuntza, Fisika eta Matematika ikasten ere aritu zen. Agian hiri horretan hasi zen masoiekin harremanetan ere. Paristik Alemaniara joan zen Mineralogian eta Geologian sakontzera, puntako maisuekin. Euskalerriko Adiskideen Elkarteko kide zen, eta elkarte horren parte izan zen Bergarako Errege Mintegia.
Ikasle-garai horretan, anaiarekin batera, Europako hainbat meategitan ibili zen. Meategiek hobeto funtzionatzeko modua ikasi nahi zuten. Europan zebiltzala Espainia eta Ingalaterra gerran hasi ziren, 1779an, besteak beste Gibraltarrengatik. Bestalde, Espainiako Carlos III.a erregeak espia militar izendatu zuen Juan Jose, eta Fausto Bergarako mintegira itzuli zen, 1781ean, katedratiko gisa. Espainiako koroak diru asko jarri zuen mintegi hori sortzeko. Izan ere, zientzia-mintegia zen, baina helburu militarrak ere bazituen.
Hala, 1783an, oraindik 30 urte bete gabe zituztela, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko aldizkarian txosten bat argitaratu zuten. Bertan Elhuyar anaiek wolframioa nola aurkitu zuten adierazten zuten. Aurkikuntza izugarria izan zen kimika-alorrerako; baina Faustori gehiago gustatzen zitzaion beste alor bat: meatzaritza.
Horregatik, Espainiako koroak Mexikoko Meategien Zuzendaritza eskaini zionean, onartu egin zuen. Garai hartan Mexikori Nueva España esaten zioten. Hara joan baino lehen Europan ibili zen zilar-aleazioan trebatzen…  Vienan ezkondu eta 1788an Mexikora heldu zen: 33 urte eman zituen han, batez ere zilar-meategiak eta ustiatzen. Mexikoko meategiei buruzko lan bat argitaratu zuen; eta beste bat ere bai, meatzaritzak Mexikoko nekazaritzan, industrian eta jendearengan zuen eragina azalduz. Meategi Mintegia ere sortu zuen; irakasle oso gaituak ekarri zituen bertara, eta hainbat ikerketa-tresna Humboldt euskaltzaleari esker lortu zituen. 1821ean Madrilen zen berriro. Beti meategiei lotuta, 1833an Lugora joan zen lanera. Urte berean hil zen, 77 urte zituela. Logroñon kale bat dago bere izenarekin, eta Alcala de Henaresen ere bai beste bat. Gurean, Donostian, Elhuyar plaza daukagu.       

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 20, 2015
Number: 2012109
Duration: 00:04:30
Number of visits: 7279