Aldizkari Digitala

Eduardo Chillida: futbolaria izan zen eskultorea

1924ko urtarrilaren 10ean jaio zen Eduardo Chillida eskultore donostiarra. Bere biografia laburra duzu irakurgai eta entzungai.

“Nire ustez, artista errealista naiz. Kanpoko itxurak ez nau arduratzen, barne-muineko bilakaerak baizik”.

 

 

Eduardo Chillida Juantegui donostiarra Euskal Herriko eskultore ezaguna da. Donostiako Haizearen Orrazia da bere eskulturarik ospetsuenetako bat, bai bertakoentzat, bai turistentzat.

Chillida 1924an jaio zen. Militarra zuen aita. Umetan aitak gela batean sartu, eta irtetean gelako objektuak deskribatzeko eskatzen zion. Amak musikara zaletu zuen. Batxilerra ez zuen amaitu. 1942-43 denboraldian Errealeko futbol-atezain izan zen, lesionatu zen arte.

 Laster zen Madrilen Arte Ederrak ikasten, 18 urte zituela, baina bukatu gabe utzi zituen ikasketak. Hantxe jabetu zen marrazten zekiela, baina esaten zuen eskuin eskuak ez ziola kasurik egiten buruari eta ezkerrarekin marrazten hasi zen. Erotzat jo zuten lagunek.

1948an Parisen zen; bertan hasi zen igeltsuzko eskulturak egiten. Eta erakusketak. Baina Hernanira itzuli zen lanera: burdinazko nekazari-tresnekin eskulturak egiten zituen.

 

  

Langaitzat egurra, harria eta burdina izango ditu. Azken hau gertatuko zaio gustukoen. 1954an Arantzazuko elizako ateak egiteko enkargua eman zioten. Aita izan berri, Frantziatik Donostiara joango zen bizitzera. Hurrengo urtean Veneziako Biurtekoan saritu zuten eskultorea. Eta New York-eko Guggenheim museoak erakusketa egin zuen haren lanekin.

 

1975ean Euskal Herriko Unibertsitateko logotipo ezaguna egin zuen, eta 1977an bukatu zuen Haizearen Orrazia, bere jaioterriari, Donostiari, eskainitako lana. Gasteizek ere jaso zuen berea, lege zaharrei eskainitako monumentua, hain zuzen ere.


1987an “Principe de Asturias de las Artes” sari nagusia jaso zuen eta Gernikako bonbardaketaren 51. urteurrena bete zela-eta, “Gure aitaren etxea” sortu zuen.

 

 

Haizearen Orrazia Donostian.

 

Nazioartean sari garrantzizkoak lortu zituen; adibidez, “Triennale di Milano”n urrezko domina, Chicagoko “Graham Foundation”go sari nagusia, eta abar. Bere obra toki askotan dago aire librean: Berlinen, Helsinkin, Teheran-en, Gasteizen, Bartzelonan, Sevillan… Eta munduko 20 bat museotan.

Besarkada honekin adiskidetu ziren Oteiza eta Chillida, Chillida Leku museoan Argazkia: Ruiz de Azua.

1997an oso argazki ezaguna egin zioten Oteiza eskultoreari besarkatuta. Oteizak maiz esan zuen Chillidak plagiatzen zuela: urtetan egon ziren haserre. Argazkia Hernanin egin zioten, Chillida Leku museoan. Chillida hil eta handik bi urtera, 2004an, Donostiako Udalak Urrezko Danborra eman zion Chillida-Leku museoari. Berez zelai bat da eta Zabalaga baserria bertan dago. Zelaiak eta baserriak Chillidaren obrak dituzte.

Museoa 2010. urtean itxi zen eta azken berrien arabera, 2019ko apirilean irekiko dute berriro.

Informazio gehiago, helbide honetan.

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Eduardo Chillida: futbolaria izan zen eskultorea

Eduardo Chillida Juantegui donostiarra Euskal Herriko eskultore ezaguna da. Donostiako Haizearen Orrazia da bere eskulturarik ospetsuenetako bat, bai bertakoentzat, bai turistentzat.
Chillida 1924an jaio zen. Militarra zuen aita. Umetan aitak gela batean sartu, eta irtetean gelako objektuak deskribatzeko eskatzen zion. Amak musikara zaletu zuen. Batxilerra ez zuen amaitu. 1942-43 denboraldian Errealeko futbol-atezain izan zen, lesionatu zen arte. Laster zen Madrilen Arte Ederrak ikasten, 18 urte zituela, baina bukatu gabe utzi zituen ikasketak. Hantxe jabetu zen marrazten zekiela, baina esaten zuen eskuin eskuak ez ziola kasurik egiten buruari eta ezkerrarekin marrazten hasi zen. Erotzat jo zuten lagunek.
1948an Parisen zen; bertan hasi zen igeltsuzko eskulturak egiten. Eta erakusketak. Baina Hernanira itzuli zen lanera: burdinazko nekazari-tresnekin eskulturak egiten zituen. Langaitzat egurra, harria eta burdina izango ditu. Azken hau gertatuko zaio gustukoen. 1954an Arantzazuko elizako ateak egiteko enkargua eman zioten. Aita izan berri, Frantziatik Donostiara joango zen bizitzera. Hurrengo urtean Veneziako Biurtekoan saritu zuten eskultorea. Eta New York-eko Guggenheim museoak erakusketa egin zuen haren lanekin. 1975ean Euskal Herriko Unibertsitateko logotipo ezaguna egin zuen, eta 1977an bukatu zuen Haizearen Orrazia, bere jaioterriari, Donostiari, eskainitako lana. Gasteizek ere jaso zuen berea, lege zaharrei eskainitako monumentua, hain zuzen ere.
1987an “Principe de Asturias de las Artes” sari nagusia jaso zuen eta Gernikako bonbardaketaren 51. urteurrena bete zela-eta, “Gure aitaren etxea” sortu zuen.
Nazioartean sari garrantzizkoak lortu zituen; adibidez, “Triennale di Milano”n urrezko domina, Chicagoko “Graham Foundation”go sari nagusia, eta abar. Bere obra toki askotan dago aire librean: Berlinen, Helsinkin, Teheran-en, Gasteizen, Bartzelonan, Sevillan… Eta munduko 20 bat museotan.
1997an oso argazki ezaguna egin zioten Oteiza eskultoreari besarkatuta. Oteizak maiz esan zuen Chillidak plagiatzen zuela: urtetan egon ziren haserre. Argazkia Hernanin egin zioten, Chillida-Leku museoan. Chillida hil eta handik bi urtera, 2004an, Donostiako Udalak Urrezko Danborra eman zion Chillida-Leku museoari. Berez zelai bat da eta Zabalaga baserria bertan dago. Zelaiak eta baserriak Chillidaren obrak dituzte.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Dec 1, 2014
Number: 1757161
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:10
Number of visits: 10071