Aldizkari Digitala

Euskara ikasiz m-learning, gailu mugikorrentzako aplikazioa

HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 1. eta 2. mailako gaitasun-probak dituen aplikazioa garatu du Skura Mobile enpresak gailu mugikorretarako.

Aplikazioaren helburua da euskara-ziurtagiri bat lortzeko ikasten ari diren ikasleentzat erabilgarria den mobile learning plataforma bat eskaintzea. Horretarako, HABEren euskara-mailak egiaztatzeko 1. eta 2. mailako gaitasun proba-ereduak digitalizatu eta Euskara ikasiz izeneko aplikazio batera ekarri dituzte.
Aplikazio hau ez da ikastaro bat, azterketak prestatzen laguntzeko erreminta edo tresna bat baizik.
Android sistema eragilea duten tablet zein smartphoneetan erabil daiteke.

Maria Amutxastegi eta Jaione Martinez, Euskara ikasiz aplikazioaren egileak

Ezaugarriak

Erabilera errazekoa, oso intuitiboa da aplikazioan barrena nabigatzea. Behin sartuta, azterketetan ebaluatzen diren trebetasunak lantzeko proposamenak daude; hala nola, irakurmena, entzumena, idazmena eta mintzamenerako, nahiz eta azken bien kasuan (trebetasun hartzaileak) mintzamen nahiz idazmen probetan jarritako gaiak, azterketetako enuntziatuak azaltzen diren, ariketarik gabe, ezin baita idazlana edota mintzamen ekoizpen bat modu automatikoan zuzendu.
Beste trebetasunetako ariketek momentuan zuzentzen dira, modu automatikoan, eta berehala esaten zaio erabiltzaileari zein den lortu duen emaitza.

Oraingoz, beta bertsioa
Une honetan beta bertsioa jaitsi daiteke, doan, bi azterketa dituena. Aurrerago jarriko duten bertsioan, berriz, hamar azterketa izango ditu eskura erabiltzaileak 2 euro ingururen truke.

Nola eskuratu aplikazioa
Nork bere gailuan duen dendara jo eta bertan Euskara ikasiz idatzita, berehala lortzen da aplikazioa aurkitu eta instalatzea.

Aplikazioa erosi eta jaisteko

Egileekin harremanetan jartzeko:
Skura Mobile
Garaia berrikuntza gunea
Goiru,1, A Eraikina, 4. solairua. Arrasate (Gipuzkoa)
Tf: 943 712072/ 625838919

Web gunea: www.skuramobile.com

 

Segidan duzun bideoa ikusita aplikazioa nolakoa den ikusi ahal izango duzu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

HABE.- Bueno, Maria, orduan esplika iezaguzu, mesedez, orokorrean, nondik sortu zen zuen ideia hau, jendeak jakin dezan, aber. Ze burutazio eta zer izan zenuten.
Maria Amutxastegi.- Bueno, ba, gu aplikazioak egiten hasi ginen momentu horretan, ba, konturatu ginen euskara inguru horretan ez zegoela apenas aplikaziorik. Pixka bat aztertzen hasi ginen ze motatako aplikazioak izan zitekeen erabilgarria eta orduan konturatu ginen, ba, euskara ikasten dabilen jende pila bat dagoela eta orduan horientzako zerbait erabilgarria egin gura genuen. Orduan konturatu ginen ba perfilak edo azterketa… maila-azterketa jende asko prestatzen ari dela eta orduan jende honentzako, azterketak prestatzeko aplikazio bat garatzea pentsatu genuen.


HABE.- Eta zehatzago esanda, aplikazioa nolakoa da? pentsatu duzuena, zein mailatarako?
Jaione Martinez.- Bale, oraingoz garatzen gabiltza HABEko lehenengo eta bigarren mailetarako aplikazioak. Aplikazioak daude zuzenduta guztiz azterketak egitera, o sea, benetan aurreko urteetan egin diren azterketen materiala erabili dugu hau garatzeko eta bertan sei ariketa desberdinak: entzumeneko eta irakurmeneko ariketak osorik eta mintzamenekoak eta idazmenekoak, ba, enuntziatuak ikusi eta behintzat ideia bat egin daiteke, nondik joaten diren normalean azterketak eta ideia da hori, ematea azterketa hauek prestatzen dabilen jendeari  erreminta bat oso erabilgarria eta oso erraza edozein momentutan edozein tarte aprobetxatu ahal izateko pertsona honek azterketa hauek prestatzen joateko.
Eta apur bat hori izango zen gure ideia eta…

HABE.- Ze gailutarako balio du? Eta non eskura daiteke?
Maria Amutxastegi.- Aplikazioa Android plataformarentzat garatu dugu eta erabil daiteke bai tablet eta bai edozein smartphonen bitartez. Aplikazioa lortzeko bakarrik Androideko marketean sartu behar dugu, bertan Euskara ikasiz idatzi eta aplikazioa ikusiko dugu.

HABE.- Eta momentuz eskuragarri dago beta bertsioa eta jarriko duzue gero… hor bakarrik bi azterketa edo nola da hori?
Jaione Martinez.- Bai, lehenengo atera dugu marketera beta bertsiotxo bat eta bertsio honetan bi azterketa egongo dira egingarri. Da apur bat beta bertsio hau doanekoa izango da eta da apur bat jendeak ikusteko benetan erabilgarria den edo ez beretzako aplikazio hau eta gero aterako dugu jada beste bertsio oso bat, bi euro ingururen truke, edukiko zuena jada… zenbat azterketa dira? Hamar bat. Bai, aurreko urteetan topatu izan ditugun azterketa gehienak.

HABE.- Eta zergatik erosi beharko luke jendeak aplikazioa?
Jaione Martinez.- Ba, delako modu bat oso erraza jartzen dizuna eskuan aurreko urteetako azterketa denak, momentuan zuk erantzun egiten dizu, zuzendu egiten dizu momentuan, zer egin duzun ondo, zer egin duzun gaizki esaten dizu eta, ba hori, da erreminta bat oso erabilgarria, gure ustez.
Maria Amutxastegi.- Bai, edozein momentutan, edozein lekutan zaudela, ba, euskara ikasteko aukera ematen dizu.
Jaione Martinez.- Hori da. denbora aprobetxa daiteke autobusean zoazela eta rato bat daukazula edo medikuaren itxarongelan zaudela, ba, azterketatxo bat egin dezakezu, zuzendu eta listo.

Interesatzen zaizu

  • Euskara ikastea, online edo aurrez aurre?

    Euskara ikastea, online edo aurrez aurre?

    Gero eta zabalduago dago hizkuntzak online ikastea, eta, bide luze horretan abiatzen garenean, kontuan hartzeko aukera bat da, baina zein dira bere abantailak eta alde txarrak?

    Euskara ikastea, online edo aurrez aurre?
  • Auskalo, zure euskara-maila lantzeko doaneko joko berria

    Auskalo, zure euskara-maila lantzeko doaneko joko berria

    Android edo IOS sistema duten mugikorrentzako diseinatutako tribial-joko honek sintaxia, aditza, deklinabidea eta lexikoa lantzeko zailtasun-maila ezberdinetako galdera-multzoak eskaintzen ditu.

    Auskalo, zure euskara-maila lantzeko doaneko joko berria
  • Euskal gabon-kanten app-a

    Euskal gabon-kanten app-a

    Euskal gabon-kanten aplikazioa sortu du Arrasateko enpresa batek.

    Euskal gabon-kanten app-a
  • Kulturize, kultura ekitaldien berri zeure sakelean

    Kulturize, kultura ekitaldien berri zeure sakelean

    Zauden tokian zaudela inguruan zer kultur ekitaldi dagoen jakin nahi baduzu, aski da zeure telefonoan Kulturize programatxoa instalatzea. Berak esango dizu zer non dagoen eta baita sarrerak erosteko bidea emango ere.

    Kulturize, kultura ekitaldien berri zeure sakelean
  • HABE Aldizkaria - 367 alea

    HABE Aldizkaria - 367 alea

    HABE Aldizkaria - 367 alea AURKIBIDEA 05 GAURGERO MOTZEAN 06 GAURGERO • Patxi Zubizarreta: "Euskara berreskuratzeko haur-literaturaz gozatzen nuen" • Gasteizen badituzte gauzainak, eta Barakaldon aurki • Mendukiloko leizea irrikan dago bere altxorrak erakusteko • Aisa harrera-ikastaroak: euskara, etorkinena 15 INTERESGUNEA Emakume izatea zer ote den 23 HAMAIKA TRIKIMAILU Aretí Gkika 24 ELKARRIZKETA Asier Pérez: "Integrazioa lortu nahi badugu,etorkinen eta bertakoen arteko harremanek norabide anitzekoak izan behar dute" 26 ITSAS HONDOKO BIDAIA Itsaso Gorria 28 OSTUTAKO PASARTEAK Riomundo, erbesteratuen istorioa 32 KOMIKIA Egiptoarrak espazioan (VI. atala) 36 KULTURONTZIA • Andrés Nagel Kutxaren Kubo aretoan • Argitalpen berriak Eranskinak: 1 . eta 2. mailako idatzizko azterketa-deialdietan bildutako akatsik ohikoenak.  

    HABE Aldizkaria - 367 alea
  • HABE Aldizkaria - 395 alea

    HABE Aldizkaria - 395 alea

    HABE Aldizkaria - 395 alea AURKIBIDEA 06 GAURGERO • HABEk jai-giroan ospatu du 25. urteurrena • Ikasbil atariaren erabilera % 137 hazi da 2008an • Olentzeroren etxea ezagutu nahi al duzu? • Anartz Ruiz: "Software kaltegarria hona iristerako, aurrez Asia eta AEBetatik igaro da. Beraz, badugu arriskua ekiditeko tartea" 14 SEKUENTZIA DIDAKTIKOA Gabonetan ere zurekin gogoratzen naiz 23 HAMAIKA TRIKIMAILU Bingen Amadoz 24 ELKARRIZKETA ANJEL ALKAIN: "Bihurriarena egin nahi dut, ez dut uste gauza serioak egiteko gaudenik" 27 OSTUTAKO PASARTEAK Idoia, kaiolatik atera nahi zuen txoria 30 EUSKARA MUNDUAN Euskal Astea 2008 Argentinako La Platan 32 KOMIKIA Numenak: Aita (15. atala) 36 KULTURONTZIA • Lazkaoko Jaunak Goierrin (II) • Argitalpen berriak Eranskina: 1. eta 2. mailako idatzizko azterketa-deialdietan bildutako akatsik ohikoenak zuzentzen.

    HABE Aldizkaria - 395 alea
 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 4, 2013
Number: 1428509
Duration: 03:49
Number of visits: 11665