HABE Liburutegiak eskaintzen dituen zerbitzuak baliatzeko bazkidetu egin behar zara. Bestalde, HABE Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko partaide da. Ondorioz, liburutegiko bazkide bazara Sarea osatzen duten liburutegi guztietako bazkide ere izango zara eta Sareak eskaintzen dituen zerbitzuak baliatu ahalko dituzu. Era berean, Sareko edozein liburutegiko bazkide bazara, HABE Liburutegiko bazkide ere bazara.
 
HABE Liburutegiko bazkide izateko, 16 urte izan behar dituzu. Bazkidetzea liburutegian bertan, postaz edo on-line egin dezakezu.

 

 

 


 

 

 

Postaz bazkidetzeko:

 
Ireki ondorengo PDF-a eta bete zure datuekin. Inprimatu eta bidal iezaguzu helbide honetara:
HABE Liburutegia
Vitoria-Gasteiz, 3-4.a
20018 Donostia-San Sebastián
Bazkide txartela eta Liburutegiari buruzko informazioa etxera bidaliko dizkizugu postaz.
 
On-line bazkidetzeko:
 
Ireki ondorengo PDF-a eta bete zure datuekin. Datuak sartu ondoren “inprimatu”-ri eman behar diozu eta ondoren PDFCreator aukeratu. Horrela zure ordenagailuan gorde ahalko duzun PDF-a sortuko da. Bidal ezazu dokumentu hori e-postaz maileguak@habe.eus helbidera. Bazkide txartela eta Liburutegiari buruzko informazioa etxera bidaliko dizkizugu postaz.
 
 
 

 

 

 

 

Visit HABE's profile on Pinterest.