Maria Begoña Tisarak eta Dylan Inglisek arrazoi desberdinek bultzatuta hartu zuten euskara ikasteko erabakia. Egin duen ibilbidea kontatzen du Dylanek bideoan.
Maria Begoña Tisera eta Dylan Inglis Euskal Herritik kanpo jaio eta bizi dira, baina biek ikasi dute euskara. Bakoitza arrazoi ezberdinengatik hurbildu da euskarara, eta arrazoi horiek ezagutu ditugu.
Jende askorentzat Google moduko enpresa erraldoi batean behar egitea amets bat izan daiteke, bertan lan egiteko modua berezi samarra baita, eta langileari ikasteko aukera ugari eskaintzen dizkiona.
Elektrizitatea eta gasa merkaturatzen duten enpresek debekatuta dute atez ate kontratatzea, non eta kontsumitzaileak, aldez aurretik, bisitaldia espresuki eskatu ez duen. Gobernuak erabaki hori sartu du trantsizio energetikorako neurri urgenteei buruzko Errege Lege Dekretuan,
Jon Lopategi bertsolaria hil da. Lopategik Euskal Herriko bertsolari-txapelketa irabazi zuen 1989an, eta lau aldiz izan zen Bizkaiko txapeldun.
Kamera bat den lekuan, barrukoa baino, kanpokoa garrantzitsuagoa bihurtzen da. Gogoeta hori eta beste batzuk egin ditu Andoni Egañak Berriako iritzi-artikuluan.
Zaporeak proiektuari esker errefuxiatuek janaria eta elkartasuna jasotzen dute Grezian. Europako herrialde horretan aritzeaz gain, Etiopian ere lanean ari dira.
Euskal Herrian urtetik urtera musulmanen kopurua igotzen ari da, baina ohiko aurreiritziak alde batera utzita, ezagutzen al ditugu? Nolakoak dira Euskal Herriko gazte musulmanak?
Polemika berri bat sortu da Eliza Katolikoan: mojek Vatikanoan egiten duten lanari buruzkoa. Askok eta askok salatu dute neskame-lana besterik ez dutela egiten.
Frases y conversaciones sencillas para leer, escuchar y empezar a hablar. ...[+]
Mágicas historias radiofónicas que te embaucarán y ayudarán a aprender a la vez que disfrutas mientras las escuchas. ...[+]